Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Naturagune babestuen erabileraz eztabaidatuko dute Plaiaundiko ekoetxean, Ana Oregi bertan dela

2015.eko otsailak 09

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n)  

Asteazkenean, otsailak 11, Plaiaundiko Parke Ekologikoko ekoetxean naturagune babestuen erabilera publikoari eskainitako jardunaldi bat izango da, Ana Oregi sailburua eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendari  Amaia Barredo bertan direla.

  Goizeko 10:00etan, Mª José Viñals andreak, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Geografiako doktoreak, hezeguneen erabilera kudeatzeko erremintei eta aisialdi-kargaren gaitasunari buruz jardungo du. Babestutako eremuak eta ondaredun tokien kudeaketa jorratu ditu Vinals andreak bere ikerketa-ibilbidean, batez ere aisialdirako eta turismorako bideratutako lekuen inguruan. Viñals Ingurumen Ministerioaren aholkularia da 1995etik, Ramsar Hitzarmenarekin lotutako alderdietarako. Hitzarmen horretako Batzorde Zientifiko Teknikoko kide izan zen 2002 eta 2005 artean, eta gaur egun UNESCOren Ondarea eta Unibertsitatea foroan jarduten du lankidetzan. Hezeguneen Espainiako Zentroko zuzendari izan zen 2009tik 2011ra bitartean.

 

 Fernando Ramos jaunak, ingurumen- eta komunikazio-gaietako aholkulariak, hitzaldi hau eskainiko du: «Hezegunean espazio sozial gisa: inplikatutako eragileen pertzepzioak eta komunikazio-tresnak». Gaur egun, Ramsar Hitzarmenaren CEPA (Communication, Education and Public Awareness) gobernuz kanpoko alorreko erdigune da, bai eta esandako erakundeko eta UICNko nazioarteko paneleko kide ere. UNESCOren kontalaria da, Public Use Planning (PUP) Global Heritage Consortium erakundeko kidea eta jomuga-kudeaketarako DMC elkarteko bazkidea. Konferentziak eman ditu, eta, horrez gain, Ondarea Interpretatzeko, Komunikatzeko eta Hezteari buruzko masterretako, graduondoetako, mintegietako, kongresuetako ekitaldietako eta ikastaro espezializatuetako irakasle izan da Espainiako, Europako, Asiako, Afrikako edota Amerikako hainbat unibertsitate eta erakundetan.

 

 Ganix Grabières Hendaiako Udaleko kontserbatzaileak naturaguneak eta aisialdirako guneak nola bateragarri egin adieraziko du, Abadia ingurua eta itsasertza adibide gisa ipinita. Bestalde, Belén Leranoz, Teruelgo Nekazaritza, Abeltzaintza eta Naturguneen atalburua (Aragoiko Gobernua), ere izango da, baita Pablo Vicente ere, Gallocantako Urmaelako Natura Erreserba Babesteko Plana prestatzeko aholkularia, ingurumenaren alorreko GKE baten ordezkari gisa. Gallocanta urmaelari buruz arituko dira, argazkiak eta bestelako erabilera publikoak ardatz hartuta.

 

  • Informazioa eta izen-emateak: 943 619 389  · txingudikopadurak@gmail.com

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)