Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Jorge Arevalo sailburuordeak Euskadiko Lanbide Heziketan izaten ari den eraldaketa azaldu du Bruselan, Europako Batzordeak gonbidatuta

2015.eko urtarrilak 30
  • Jorge Arevalo Lanbide Heziketarako sailburuordeak, bilerak izan ditu Enpresa eta Industria eta Enplegu eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiekin
  • Europako Batasuneko Euskadiren Ordezkaritzaren babes eta lankidetzaz, sailburuordetzak Europako erakundeekin 2013tik ezarria duen agendaren jarraipena dira lan bilera hauek. 
  • Lanbide Heziketaren IV Euskal Planak eredu bateratua ezartzen du Lanbide Heziketarako, prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza uztartzen dituena. Plan hau Europa 2020 Estrategiak markatzen duen agendarekin bat dator.
  • Europak erreferente hartu du Euskadiko Lanbide Heziketa, eta euskal ereduaren zenbait alderdi Europako beste eskualde batzuetara hedatzeko interesa erakutsi dute

Europako Batzordeak gonbidatuta, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok Euskadiko Lanbide Heziketa eredu berria eta dagoeneko ikastetxeetan egiten ari den eraldaketa azaldu ditu Bruselan, Europako erakundeetako arduradun nagusien aurrean. Enpresa eta Industria zuzendari nagusi Daniel Calleja eta Enplegu eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusi Detlef Iadorekin izan ditu horretarako bilerak sailburuordeak. Hainbestekoa izan da interesa, ezen zuzendari nagusiek euren zuzendaritzetako koordinatzaileentzat ere ireki baitituzte bilerok, Euskadin Lanbide Heziketaren arloan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten.

Aipaturiko zuzendari nagusi eta teknikarien aurrean, egun dagoeneko Euskadin errealitate den Lanbide Heziketa deskribatu du, Lanbide Heziketaren IV Euskal Planean jasoa gelditu dena. “Trebakuntza, berrikuntza eta ekintzailetza bateratzen dituen eredua da, Lanbide Heziketako ikastetxeak bizkarrezur dituena. Honi nazioartekotzea gehitzen zaio, Lanbide Heziketako ikastetxeek euskal enpresei nazioartekotzean ere laguntza ematen baitie. Eredu biribila sortu dugula esan dezakegu” –azaldu du sailburuordeak- “planteamenduen koherentziaren gainean eraikia”. Eredu hau ematen ari den emaitzak ere aurkeztu ditu Arévalok,   (….)

Europako enpresa, lehiakortasun, enplegu eta prestakuntza politiken arduradunek nabarmendu eta onartu dutenez, Lanbide Heziketaren IV Euskal Plana bakarra de Europako Batasunean, eta Europa 2020 Estrategiarekin bat dator. Estrategia honek, hazkunde adimentsua, jasangarria eta berezitua sustatzea du helburu.

Lanbide Heziketako sailburuordeak 2013ko abenduan aurkeztu zituen Bruselan Euskadiko Lanbide Heziketa eredu berriaren lan ildo nagusiak. Eraldaketa hau gauzatzen hasia eta ikastetxeetan aplikatzen hasia izatean, berriro Bruselara itzultzeko konpromisoa hartu zuen orduan Arevalok. Ondoren baina, adituek nahiz Europako erakundeetako arduradunek 2014ko abenduan Donostian izan zen Nazioarteko Kongresuan bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten eraldaketa hori, eta Euskadiko ikastetxeetako egunerokoan nola ari den aplikatzen.

Enpresa ertain eta txikiei laguntza

Une ekonomiko zailean, Europako enpresa txiki eta ertainak lehiakortasuna galtzen ari dira. Euskadiko ikastetxeetan ezartzen ari den Lanbide Heziketa eredu berriak enpresa hauei laguntza eta babesa ematea du helburu. Arevalok Europako agintari eta teknikarien aurrean azaldu duenez, Lanbide Heziketako ikastetxeek euren inguruko enpresei lehiakortasunean laguntza eman diezaiekete, eta ematen ari dira dagoeneko, oinarrizko lau elementu hauetan: ekoizpena, hobekuntza, trebakuntza eta berrikuntza. Horretarako, batetik, Lanbide Heziketak ikasleen kualifikazioari ekiten dio, enpresek giza baliabideen alorrean dituzten espezializazio beharrei erantzun zuzena emateko. 

Bestetik, eta enpresei laguntzeko funtzio horren baitan, Euskadiko Lanbide Heziketako zentroek berrikuntzaren aldeko apustua ere egiten dute. Berrikuntza, bi ikuspuntutatik: berrikuntza Lanbide Heziketan bertan, une oro berrituz aritu behar baitu; eta berrikuntza enpresa txiki eta ertainei aplikatua, bai produkzio prozesuetan, eta baita produktuetan ere. “Eta hau ez da inolako konpetentzia ikerketa zentroentzat edo ikerketa guneentzat”, argitu du. “Hau enpresa txiki batek aldatzen hasteko behar izan dezakeen lehen pausoa da. Aldaketarako erritmoan sartu denean, ziurrenik teknologia zentroekin egin beharko du lan enpresa horrek. Enpresa batek arazoren bat badu, badaki Lanbide Heziketaren atea jo dezakeela laguntza galdeginez. Lehen maila hori gara”, azaldu du sailburuordeak. 

Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna Euskadin ez ezik, Europan ere kezka sortzen duen gaia da. Horregatik, gai honek interes handia piztu du Europako agintarien artean, formazio eredu bateratuak bezalaxe. 

Zenbait datu

Euskadiko Lanbide Heziketaren eraginkortasuna erakusten duten zenbait datu ere aurkeztu ditu Jorge Arevalok Bruselan. Berrikuntza aplikatuaren eremuan, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek enpresa txiki eta ertainen laguntzarako 240 proiektu ipini dituzte martxan, haien prozesuak nahiz produktuak hobetzeko. Ekintzaile kulturaren inguruko datuak ere esanguratsuak dira. 2014an, Lanbide Heziketako euskal ikastetxeetan 74 enpresa sortu dira, eta 2015erako aurreikuspena ehun enpresara iristea da. Aurrerantzean gainera, Lanbide Heziketako sailburuordetzak urtean ehun enpresa berri sortzea hartuko du helburu. 2004ako irailetik, HurratsBat programa abian jarri zenetik 2014ko abendura, 450 enpresa sortu dira Euskadiko ikastetxeetan eta horietatik %80 lanean ari dira oraindik, krisia krisi.

Euskadiko Lanbide Heziketa: erreferentzia Europan

Bilerak amaitu berritan, gustura azaldu da Jorge Arevalo Europako arduradunek Euskadiko Lanbide Heziketa ereduarekiko erakutsi duten interesarekin. “Euskadiko Lanbide Heziketa erreferentea da Europan dagoeneko, eta gure ikastetxeetan abian diren zenbait alderdi jarraitu beharreko eredutzat hartzen dira, Euskadik gidatuta. Europako beste eskualde batzuetara gure eredutik aplikagarria den oro eramateko interesa erakutsi dute”, nabarmendu du sailburuordeak. “Asko interesatu zaie ikas-ekinezko lanbide heziketa, enpresei eskaintzen zaien laguntza, eta batez ere, ikasleak enplegagarritasun behar berrietarako gaitzeko gure ereduak duen zeregin garrantzitsua. Ekintzailetzari dagokionez ere, ikastetxeetan enpresak sortzeko programen bidez, gure eredua erreferentzia da Europan. Prestakuntza espezializatuan, harrituta gelditu dira, langile espezializatuen premiari erantzuteko gure ikastetxeek duten erreakzio gaitasuna ezagutzean”, gehitu du.  

30 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Confeformacion
    2015.eko otsailak 13

    Comentario de Twitter:
    El Viceconsejero de Formación Profesional presentó en Bruselas la #FP de #Euskadi alineada con #Europa . http://t.co/cNEYrSjjCX

  • @NZempleo
    2015.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    en Bruselas la transformación que se está desarrollando en la FP de Euskadi y su alineamiento con la agenda europea http://t.co/4q8VdyZCmx

  • @PR3_instc
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @lacostera2000
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: El viceconsejero de Formación Profesional presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en la... htt…

  • @NuriaBaixauli

  • @IsidroMontesCor
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: El viceconsejero de Formación Profesional presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en la... htt…

  • @redfp
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: El viceconsejero de Formación Profesional presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en la... htt…

  • @FPeuskadi
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @nurialopezfol
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @ivanramirezarr
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @robercharro74
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @EscilaiCaribdis
    2015.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @xake2011
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @ritoau
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @iElenaR: El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @iElenaR
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Viceconsejero de #FP presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en @FPeuskadi http://t.co/OK4XXzxoVl

  • @IkasBidasoaldea
    2015.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @bitartekaritza: Euskadiko Lanbide Heziketako sailburuordeak Bruselsen aurkezpena egiten du: http://t.co/QlsQhRhvm2

  • @IkasBidasoaldea
    2015.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @bitartekaritza: Presentación en Bruselas del viceconsejero de FP Euskadi: http://t.co/My1ktg47T5

  • @bitartekaritza
    2015.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Lanbide Heziketako sailburuordeak Bruselsen aurkezpena egiten du: http://t.co/QlsQhRhvm2

  • @bitartekaritza
    2015.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Presentación en Bruselas del viceconsejero de FP Euskadi: http://t.co/My1ktg47T5

  • @alonso_alecop
    2015.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: El viceconsejero de Formación Profesional presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en la... htt…

  • @jjuezlangara
    2015.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: El viceconsejero de Formación Profesional presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en la... htt…

  • @sesteban0
    2015.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: El viceconsejero de Formación Profesional presenta en Bruselas la transformación que se está desarrollando en la... htt…

  • @mapaempleo

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)