Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urdaibaik Turismo Jasangarriari buruzko Jardunaldiak hartuko ditu

2015.eko otsailak 02
  • 2015eko otsailaren 5 eta 6an, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa – Madariaga Dorretxean
  • Eusko Jaurlaritzak antolatuta

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n)

Busturiako Madariaga dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Turismo Jasangarriari buruzko Jardunaldiak hartuko ditu otsailaren 5 eta 6an; «Turismo Jasangarrirako Europako Gutuna» aurkeztuko dute jardunaldi horietan. Besteak beste, Bizkaiko hondartzak irizpide jasangarriz kudeatzea edo turismo-helmuga jasangarrien definizioa aztertuko dute. Topaketa hori Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Merkataritza eta Turismoko eta Ingurumeneko sailburuordetzen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.

 Jardunaldiak hasteko ekitaldian, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuko presidente eta Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak eta Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak ez ezik, Bizkaiko Lehendakaritzako foru-diputatu Unai Rementeriak ere esku hartuko du.

 Europarc – FG Bernáldez fundazioko bulego teknikoko zuzendari Javier Gómez-Limónek EUROPARC federazioaren Europako Gutunaz duen ikuspegia azalduko du («Europako babesguneen ahotsa»), eta Montsenyko Natura Parke eta Biosfera Erreserbako zuzendari Joana Barber-ek  beste lurralde batean babestutako naturgune batean Europako Gutuna ezartzeaz duten esperientzia azalduko du.

 UNESCOren gizadiaren ondarea den Urdaibai Biosfera Erreserban ibiliko dira jardunaldietan parte hartzen dutenak. Hain zuzen, hango zuzendari eta kontserbatzailea Paula Caviedesek egingo du TJEGren ezarpenaren balorazioa, oraingo egoera, abantailak eta eragozpenak barne, azalduz.

 Ostiralean, hilak 6, TURESPAÑAko Turismoko Garapen eta Jasangarrirako Zuzendariordetza Nagusiaren Turismo Jasangarriaren arloko buru  Ricardo BlancokEspainiako Gobernuaren Europako Gutunaren ezarpenaz duen ikuspegiaz hitz egingo du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoko zuzendari Gabino Martinez de Arenaza, bestalde, turismo jasangarriaz.

 Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari María Uribek Bizkaiko hondartzak irizpide jasangarriz kudeatzea hartuko du hizpide. Basquetour Turismoko Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariagak «Turismo-helmuga jasangarria lortzera bideratuta» txostena azalduko du eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredok jardunaldietan aztertutako gaien laburpena egingo du.

  • INFORMAZIO GEHIAGO:         sustainabletourism.urdaibai@gmail.com
  • +34 94 625 06 06

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Urdaibai acoge las Jornadas de Turismo Sostenible http://t.co/Ra98acnORf

  • @Torremadariaga
    2015.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Urdaibaik Turismo Jasangarriari buruzko Jardunaldiak hartuko ditu

    Urdaibai acoge las Jornadas de Turismo Sostenible http://t.co/p07OnIaJ2b

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Unai Rementeria, María Uribe