Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Oregi´k Hezeguneen esanahia nabarmentzen du ekosistemen kontserbazioan

2015-02-02

"Egun bakoitza garrantzitsua da Planetarentzat... Nazioartean ospatzen diren urtemuga hauek zenbait kontutan pentsarazten digute: ura, fauna, klima-aldaketa edo, gaur, otsailak 2 kasuan legez, hezeguneetan, lurralde jakin bateko benetako bizi eragiten duten espazioak. 

 Euskadin hainbat dauzkagu, Natura Sarearen parte dira eta Ramsar Nazio Batuen nazioarteko Hitzarmenean jasota eta haren babesa dute 1971az geroztik. Hitzarmena 1971an Ramsar-en (Iran) onartu zen eta indarrean dago 1975etik.

 Ulibarri-Ganboako urtegiaren buztanak, Caicedo-Yusoko aintzira eta Añanako gatzaga, Guardiako urmaelak, Urdaibai, Salburua eta Txingudi, besteak beste.

 Hasieran, Ramsar Hitzarmenenak hezeguneen kontserbazioa izan zuen ardatz nagusi, Uretako hegaztien habitat gisa, baina, irismena hedatu egin da. Izan ere, ekosistemok oso-oso garrantzitsuak dira Biodibertsitatearen erabateko kontserbazioa eta giza taldeen ongizatea bermatzeko. 

 Munduko hezeguneen % 64 desagertu egiten dira, ur geza arazteko eta hornitzeko lagungarri dira, elikagaiak ekoizteko oinarri-oinarrizkoak dira, biodibertsitate aberatseko espazioak dira, karbono hustuketa errazten dute eta klima-aldaketa aurre egiten diote positiboki besteak beste. 

 Urak bizia ematen dio lurrari eta, horregatik, ingurunea kontserbatu eta zain dezaten erakustea garrantzitsua da; etorkizunean, helduak direnean, gure herriko urak garbi eta bizirik manten ditzaten. Izan ere, gure hezeguneekin bermatu egiten da Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako txokoetan aurki dezakegun fauna eta flora aberastasuna.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)