Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik asteburu honetan irekiko du publikoarentzako standa, eta urteko ekitaldi turistiko nagusietako batzuk aurreratuko ditu

2015.eko urtarrilak 30

Espainiako Estatuko nazioarteko turismo-azoka nagusiaren azken txanpan sartuko da Euskadi, eta promoziorako standa asteburu honetan irekiko du publiko handiarentzat.

Larunbaterako eta iganderako aurreikusitako ekintzekin, 2015eko ekitaldi turistiko nagusiak iragarriko dira. Bilboko Basque Feste jaialdia, Gasteizko Magialdia, edota Mundaka Fest.

Gainera, bisitariek Basque Stylearekin lotutako kultur ekitaldi berritzaileak ikusiko dituzte, xede-lurraldearen berezitasuna nabarmenduz.

 

Asteburuko agenda Euskadiren standean:

• Pintxo-pote solidarioa, INTERMON OXFAM elkartearen alde.

• Euskadirako ihesaldien salmenta.

• Bilboko BASQUE FEST ekitaldiaren inguruko ekintzak.

• Bilbao-Bizkaiako Cliff Diving kirol ekitaldiaren inguruko ekintzak.

• Magia erakustaldia, Gasteizeko Magialdia-ri lotua.

• Euskal dantza saioak ikuspegi berri batetik, Telmo Esnalen Dantza pelikulan oinarrituak.

• Herri-kirolen partaidetza-erakustaldiak.

• Mundaka Fest: Basque Music & Cook Festival-en inguruko ekintzak.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)