Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Erretratuak eman dizkio Donostiako Udalari

2015.eko urtarrilak 30

Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek Donostiaren Memoria Kontakizuna entregatu dio Juan Karlos Izagirre alkateari. Testuak 1960 eta 2010 bitartean bizitza-eskubideari egindako urraketak jasotzen ditu. Bilbon eta Donostian izandako kasuen dokumentua entregatu ostean, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak gauza bera egingo du Gasteizen ere.  

Beste udalerri batzuetan gertatutakoaren berri ematen duten kontakizunei dagokienez, 136 banatuko zaizkie alkateei datozen udal-hauteskundeen ostean, Jonan Fernándezek gaur baieztatu duenaren arabera.

«Dokumentu honek bidegabeki hildako biktima bakoitzaren sufrimenduaren giza aurpegia jasotzen du, eta giza erretratu deitzen diegu, erretratuek aurpegia eta begiak dituztelako, espresioa dutelako, bizitza dutelako. Finean, horixe aurkitzen baitugu biktima bakoitzaren atzean», nabarmendu du Fernándezek.

Donostiari dagozkion datuek diotenez, 107 lagun hil zituzten ETAk eta antzekoek; 4 GALek, Batallón Vasco Españolek edota antzekoek; 11 segurtasun-indarrek; 4 egile nahasikoak eta bost oraindik kontrastatu eta ikertzeko daudenak. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Izagirre, alcalde de Donostia-San Sebastián