Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapiak prestakuntza-maila handiko zuzendariak Euskadira itzultzeko «Herriratu» programa iragarri du

2015.eko otsailak 11

Sailburuak zuzenean erantzun die herritarren galderei Topaketa ekimenean

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak atzerrian dauden prestakuntza-maila handiko pertsonak itzultzea ahalbidetzeko «Herriratu – Come Back to Euskadi» izeneko programa iragarri du gaur goizean. #TapiaTopaketa ekimenean egin du iragarpena; herritarrek sare sozialen bitartez egindako eta gehien baloratutako galderei ere erantzun die ekimen horretan. 

Esandakoaren arabera, programa laster ezagutaraziko da eta, modu esperimentalean, 400.000 euroko deialdia egingo da 2015ean. Enpresek banaka edo elkarlanean parte hartu ahal izango dute deialdi horretan.  Proiektu pilotu horrek helburu hau ere badu: Euskadin kokatutako enpresetara atzerrian trebatutako pertsonaren bat ekarri ahal izatea. 

Halaber, lurralde bakoitzeko industria-politikari eta enpresen krisi-egoeraren kudeaketari dagokienez, Eusko Jaurlaritzak horietako bakoitzaren egoera, «kasuak kasu», aztertzen duela adierazi du, non dauden kokatuta aintzat hartu gabe. Jarduera eta enplegua zein inbertsio berriak eta enpresen etekinen hazkundea mantentzea da Jaurlaritzaren jardunaren helburua, izan ere. 

Elkarrizketa sozialaz eta gutxiengo sindikalarekin, ELA eta LAB gabe, hartutako erabakiez galdetuta, hiruko mahaia orain arte «beren burua baztertu dutenek» parte hartzeko zabalik dagoela nabarmendu du Tapiak. Baina gehitu du ez daudela betoak onartzeko prest, eta batzuek beren burua baztertzeak ezin duela bilerak ez egitea ekarri. Horrela bada, irtenbidea elkarrizketa dela esan du sailburuak. 

Azkenik, Epsilon eta Hiriko proiektuez galdetuta, «arriskatzen ez duenak ez du irabazten» azaldu du Tapiak; horixe da, bere iritziz, berrikuntzako proiektuen errealitatea eta enpresek jakin badakite.  Arantxa Tapiak azaldu duenez, Hirikok emaitzak izan ditu, baina Epsilon, aldiz, porrot egindako proiektua izan da, eta hori sartzen da, bere ustez, I+Gko inbertsioek berekin dakarten arriskuan, oraingoan ez baita arrakastatsua izan. Nolanahi ere, gai honetan ez dela inolako iruzurrik egon adierazi du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak. 

 

Erantzunen zerrenda

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Martin_Varela
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    Se está Moviendo: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Arantxa Tapia an… http://t.co/mhVfl3btjD, see more http://t.co/DqsCdBxqDk

  • @GPdMG
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@arantxa_tapia anuncia el programa “Herriratu“ para el retornar personas directivas con alta cualificación a Euskadi http:…

  • @BBGgas
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@arantxa_tapia anuncia el programa “Herriratu“ para el retornar personas directivas con alta cualificación a Euskadi http:…

  • @urementeria
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@arantxa_tapia anuncia el programa “Herriratu“ para el retornar personas directivas con alta cualificación a Euskadi http:…

  • @DRuizUceta
    2015.eko otsailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@arantxa_tapia anuncia el programa “Herriratu“ para el retornar personas directivas con alta cualificación a Euskadi http:…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)