Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren Osasun Eskolak 2014an "Paziente Bizia" izeneko programan hezitzaile gisa parte hartu duten 200 profesional eta pazienteen lana onartu eta eskertu du

2015.eko urtarrilak 30
  • Bikoiztu egin da 2014an egiaztatutako begirale-hezitzaileen kopurua (200 dira jada)
  • Uneotan 2.596 paziente aktibatuta daude guztira egindako 215 ikastaroetan
  • Aktibatutako paziente guztietatik, 2014an, 1.077 pazientek jaso dute prestakuntza iaz egindako 90 ikastaroetan 

Osakidetzaren Osasun Eskolakomenaldia antolatu du gaur Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean «Paziente bizia» programan hezitzaile gisa parte hartzen ari diren pazienteei eta profesionalei esker ona agertzeko; 200 dira jada (80 paziente eta 120 profesional). Osakidetzaren Eskolak, duela urte eta erdi sortu zenetik, garatutako programa horretan hezitzaile gisa egindako lanaren errekonozimendua da. Programak bi prestakuntza esku-hartze mota ditu: bata, edozein osasun kroniko egoera duten biztanleentzat, Nire osasuna biziki zainduz deitutakoa, eta bigarrena, diabetesarentzat zehazki, Nork bere diabetesa zaintzea izenekoa. 

Gaur goizean programari dagokionez jakinarazitako datuen arabera, bikoiztu egin da 2014an egiaztatutako begiraleen kopurua, 2013koarekin alderatuta, 103tik 200era igarota; guztira 90 ikastaro egin dira eta 1.077 paziente trebatu. 

Zehazki, «Nire osasuna biziki zainduz» izenekoaren 54 ikastaro, 615 paziente trebatuta,eta «Nork bere diabetesa zaintzea» izenekoaren 36, 462 paziente trebatuta.

Horrenbestez, Osakidetzaren Osasun Eskolaren «Paziente bizia» programak2.596 paziente ditu aktibatuta guztira egindako 215 ikastaroetan.

Eta 2015ean Osakidetzaren Osasun Eskolak 1.500 lagun gehiago trebatu nahi ditu programatzen ari diren jardueren bidez. 

Omenaldian Osasuneko sailburuorde Guillermo Viñegrak parte hartu du eta, programa horretan lan egiten duten pertsona guztiek (profesionalek, pazienteek, zaintzaileek) egiten duten lana eta duten inplikazioa eskertu ez ezik, errekonozimendu berezia ere egin die. Osakidetzaren Osasun Eskolak, sorreratik bertatik, garatutako programa horrek oso helburu garrantzitsua du, hau da: pertsonek beren osasunari dagokionez gero eta eginkizun aktiboa bete dezaten informazioaren eta prestakuntzaren bitartez. Eta horri esker, gaur egun 2.596 pertsona ditugu aktibatuta.

Guillermo Viñegrak Osasun Eskola osatzen duten pertsona horiek guztiak (profesionalak, pazienteak, zaintzaileak, begiraleak...) animatu ditu Osasun Sailaren babesa duen proiektu horretan lanean jarraitzera; izan ere, Osasuneko sailburuordearen hitzetan, Osasun Sailak legegintzaldi honetan duen helburuetako bat osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea da, horretarako pazienteengan ohitura osasungarriak eta ahalduntzea sustatuz, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 Osasun Planean lehentasunezko arlo gisa jasota dagoen moduan.  Eta horretarako, beste proiektu batzuekin batera, tresna on bat dugu, Osakidetzaren Osasun Eskola, alegia. Tresna hori, izan ere, Euskadiko herritarrek beren osasunari dagokionez gero eta eginkizun aktiboagoa betetzeko sortu genuen, nabarmendu du.

Halaber, 3 begiralek beren esperientziaren berri eman dute ikuspegi ezberdinetatik; paziente gisa, batetik, eta profesional gisa, bestetik.

Pazienteek oso balorazio positiboa egin dute jasotako prestakuntzaz, baliagarria izan baitzaie esperientziak partekatzeko, bizi-ohitura osasungarriak ikasteko eta gaixotasuna kontrolatzeko tresnak eskuratzeko eta hori guztia, hezitzaile gisa, gaixotasun bera duten beste paziente batzuei helarazi eta zoriontsuago sentitzen lagundu ahal izateko.  

Profesionalak, berriz, nabarmendu du esperientzia horri esker are gehiago hurbildu ahal izan dela bere pazienteengana eta aldatu egin dela horiekin elkarreraginean aritzeko modua.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2015.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: “Osakidetzaren Osasun Eskola” reconoce y agradece el trabajo de 200 monitores entre profesionales y pacientes qu... http:…

  • @HUAospitalea
    2015.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    “Osakidetzaren Osasun Eskola” reconoce y agradece el trabajo de 200 monitores entre profesionales y pacientes qu... http://t.co/g1d7FC29S4

  • @josetxo57
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @PacienteActivo: Aqui podeis ver el video del homenaje a nuestros monitores. Interesantes aportaciones. #PacienteActivo http://t.co/j03

  • @PacienteActivo
    2015.eko otsailak 05

    Comentario de Twitter:
    Aqui podeis ver el video del homenaje a nuestros monitores. Interesantes aportaciones. #PacienteActivo http://t.co/j03x29azIj

  • @luor33
    2015.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Koldoberri: “Osakidetzaren Osasun Eskola” reconoce y agradece el trabajo de 200 monitores entre profesionales y pacientes qu... http://

  • @Koldoberri
    2015.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    “Osakidetzaren Osasun Eskola” reconoce y agradece el trabajo de 200 monitores entre profesionales y pacientes qu... http://t.co/PQ8CUZrOVY

  • @luor33
    2015.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @PacienteActivo: “Osakidetzaren Osasun Eskola” reconoce y agradece el trabajo de 200 monitores entre profesionales y pacientes qu... htt…

  • @luor33
    2015.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @anjelirastorza: 200 monitores entre profesionales y pacientes han participado en 2014 como formador@s en el programa-Paciente Activo ht…

  • @josetxo57
    2015.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @anjelirastorza: 200 monitores entre profesionales y pacientes han participado en 2014 como formador@s en el programa-Paciente Activo ht…

  • @anjelirastorza
    2015.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    200 monitores entre profesionales y pacientes han participado en 2014 como formador@s en el programa-Paciente Activo http://t.co/wBTO9AZ5DU

  • @josetxo57
    2015.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @PacienteActivo: “Osakidetzaren Osasun Eskola” reconoce y agradece el trabajo de 200 monitores entre profesionales y pacientes qu... htt…

  • @PacienteActivo
    2015.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    “Osakidetzaren Osasun Eskola” reconoce y agradece el trabajo de 200 monitores entre profesionales y pacientes qu... http://t.co/mFdkIakd0J

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)