Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

#TapiaTopaketa : Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunerako sailburu Arantxa Tapiak gizarte-sareen bidez erantzungo die herritarrei

2015-01-29

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunerako sailburu Arantxa Tapiak otsailaren 11an, erantzungo die herritarrek #TapiaTopaketa ekimenaren barruan gizarte-sareen bidez egiten dizkioten galderei. Topaketa hori Gobernu Irekiko taldeak sustatu du herritarrek zehatzago ezagutu nahi dutelako sailburuari eta haren sailaren jarduera publikoari buruz interesatzen zaien informazio guztia.

Parte hartzeko bideak eta aukeratzeko metodoa (ezarritako epeetan):

1-    Twitter bidez:

  • Galdetzeko, herritarrek tuitak argitaratu ahal izango dituzte, #TapiaTopaketa hashtag-a erabiliz.
  • "Gogokoak" modura markatutako galderak eta retuit-ak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

2-    Facebook bidez: 

  • Irekiak Facebooken topaketarako sortzen duen horman galdetu ahal izango dute herritarrek,  #TapiaTopaketa hashtag-a erabiliz (Facebookeko ekitaldiaren url-a)
  • "Gustatzen zait" gehien lortzen dituzten iruzkinak edo partekatuak hautatuko dira: puntu 1 ekintza horietako bakoitzeko.

3-   Youtube bidez

  • Herritarrek "Iruzkinak" atalaren bidez galdetu ahal izango dute; izan ere, ekitaldi bat sortuko da sailburuaren elkarrizketa zuzenean emititzeko.
  • "Gustatzen zait" duten iruzkin guztiek puntu bat lortuko dute.

Parte hartzeko mekanismoak:

  •  Herritarrek galderak egiteko epea: urtarrilaren 29tik otsailaren 6ko gaua arte.
  • Galderei herritarrek botoa emateko epea: otsailaren 6tik otsailaren 8ko arratsaldera arte.
  • 9an, berriz, galderak sailburuari bidaliko zaizkio.
  • Otsailaren 11an, sailburuak berak erantzungo die galderei jendaurrean, Youtubeko emisio zuzen baten bidez.
  • Emisioaren bideo osoa Irekian argitaratuko da, Irekiak Youtuben duen katean, hain zuzen.

Sailburuak erantzungo du

 - Parte hartzeko arestian adierazitako bideak kontuan hartuta, herritarren botorik gehien lortzen duten 20 galderei erantzungo die sailburuak.

- Zuzeneko emisioan erantzuten ez diren galderak, berriz, Irekiko webean erantzun eta argitaratuko dira; horrez gain, Irekiak gizarte-sareetan dituen identitateen bidez zabalduko dira, baita Eusko Jaurlaritzak dituen gainerako identitateen bidez ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)