Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak AEB-tako enbaxadorea hartu du

2010.eko ekainak 18

Patxi López lehendakariak Alan D. Solomont AEB-tako enbaxadorea hartu du gaur goizean Ajuria Enean. Hau da enbaxadoreak Euskadiko errealitate politikoa, ekonomikoa eta kultura ezagutzeko bertara egiten duen lehenengo bisita.

Elkarrizketan -Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere izan da bertan- lehendakariak esan dio enbaxadoreari uztailaren azken astean AEBetara joango dela. Era berean, helarazi nahi izan dio euskal enpresek Ameriketako herrialde handi horri ematen dioten garrantzia eta, gaur egun, Obama presidenteak energia berriztagarrien aldeko apustua egin ondoren hartu duen garrantzia ere azpimarratu nahi izan dio.

Gogoratu, duela gutxi egindako elkarrizketa batean Obama presidenteak goratu duela Espainian egindako lana energia berriztagarrien aldeko apustuaren adibide gisa eta energi berdeetan  "inbertsio ausarta" modura hartu zituenak Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat direla eta ingurumenean egingo den inbertsio-ahaleginaren zati garrantzitsu bat direla.

Lehendakariaren iritziz, Obamak energia berriztagarrien alde egin duen apustu horrek perspektibak zabaltzen ditu sektore horretako euskal enpresen garapenerako; izan ere, enpresa hauetako batzuk dagoeneko AEBetan daude, Gamesa eta Iberdrola besteak beste.

AEBtarako bisita

Estatu Batuetako enbaxadoreari gai garrantzitsu horren berri emateaz gain, lehendakariak uztailaren azken astean egingo duen bidaiaren programaren ere azaldu dio.

Patxi López Ameriketako unibertsitate garrantzitsuenetako hiru bisitatuko ditu: Nevadako Unibertsitatea -Lagun Onari saria emango dio han Jim Gibbons Nevada Estatuko gobernadoreari-, Stanfordeko Unibertsitatea eta Berkeleyko Unibertsitatea. Bisitaldi horretan izango dituzten harremanetan, bi unibertsitateak garatu duten enpresa eta irakaskuntzaren arteko lankidetza eredua ezagutuko dute lehendakariak eta laguntzaileek -UPV-EHU, Mondragon eta Deustuko errektoreak, besteak beste-. San Franciscon izango duten egonaldian munduko euskal etxe handienarekin bilduko dira.

Halaber, lehendakariak Boiseko Jaialdi-an parte hartuko du. Ameriketan bizi diren euskaldunen jaia da eta bost urtetik behin egiten da euskal kulturaren erakustoki bihurtuz. Bilera horren esparruan NABOren Konbentzioan hartuko du parte -NABOk Estatu Batuetako eta Kanadako berrogei bat euskal etxe eta erakunde batzen ditu-. Boisen egingo duen egonaldian Eusko Jaurlaritza eta Boise State University-aren arteko "Euskal Ikasketak programaren" bost urteko Hitzarmena berriztatuko du.

AEBtako enbaxadorearen agenda.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak koordinatuta, Solomont enbaxadoreak Euskadin egingo duen bisitaldiaren agendan hainbat bilera ezarri dira AEBtan dagoeneko lanean ari diren edo enpresa harremanak estutu nahi dituzten euskal enpresa nagusiekin biltzeko asmoz. Ildo beretik, harremanak izan ditu Mondragon taldekoekin eta Basque Culinary Center bisitatu du gertutik ikusteko dituzten proiektu berritzaileak.

Era berean, eta Deustuko Negozio Eskolak gonbidatuta Alan Solomontek hitzaldi bat eman du "AEBtako ekonomiaren etorkizuna" izenburupean.

Lehendakariarekin ez ezik, Euskadiko hainbat erakunderekin ere bildu da enbaxadorea, besteak beste, Patxi Lazkoz Gasteizko alkatearekin.

2 iruzkin
  • Irekia
    2010.eko ekainak 28

    Muchas gracias por su comentario. Precisamente, una parte de los objetivos de la entrevista eran los que Vd. indica. Un saludo.

  • 2010.eko ekainak 19

    Al igual que con la visita del embajador de China a Euskadi, deseo que esta entrevista entre el lehendakari y el embajador de EEUU sirva para mejorar las perspectivas del viaje al país norteamericano. Espero que de ello se derive que el lehendakari pueda entrevistarse con personalidades políticas de renombre allá, y transmitir así la realidad vasca en aquel país.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria