Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza turismo kudeaketako administrazio onenaren SICTED saria jasotzen duen lehen erakunde publikoa izango da

2015.eko urtarrilak 29

Bidaia Agentzien Elkarteetako Presidenteen Munduko 3. Gailurraren aurkezpena eta TripAdvisor-en Travellers Choice Hotelak sariak, Euskadiren standaren gaurko ekitaldietako protagonistak 

  • SICTED sariak emango dituzte gaur FITUR azokan. Ekitaldi horretan, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila, era horretako sari bat jasotzen duen lehen administrazio publikoa, ez ezik, Arabako Errioxako teknikari kudeatzaile María Jiménezen, Arabako Errioxako erakunde kudeatzailearen eta Urola Kostaren bikaintasuna ere sarituko dute.
  • Euskadiko turismoaren alorreko 40 enpresak ere eskuratuko edo berrituko dute gaur turismo-kalitateko Q ziurtagiria.
  • FITUR azokako Euskadiren standeko gaurko ekitaldi nagusietako batean Euskadi helmuga gisa aurkeztuko diete Bidaia Agentzien Elkarteetako Presidenteen Munduko 3. Gailurraren ordezkariei, eta horrekin batera, Travellers Choice Hotelak sariak emango dizkiete TripAdvisor-eko erabiltzaileek hoberen baloratutako Euskadiko 4 hotelei.

Eusko Jaurlaritzak turismo-kudeaketako administrazio publiko onenaren SICTED (Helmugen Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala) saria jasoko du gaur. Lehen aldia da gobernu baten lana saritzen duena. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzari emango dio saria Turespañako zuzendari nagusi Marta Blancok, 13:00etan egin beharreko ekitaldian.

Administrazio batek SICTED bere lurraldean ongi garatzeko emandako laguntza nabarmentzen du sari horrek, garapen hori egituratu, bultzatu, suspertu eta babesteko egindako lana, alegia.

Euskadiko turismoaren sektorearen hiru ordezkari ere sarituko ditu SICTEDEk:

  • Arabako Errioxako María Jiménezek kudeatzaile onenaren 2014ko SICTED saria jasoko du, SICTED proiektua bere lurraldean koordinatu eta ezartzeko egindako ahaleginagatik, baita berau zabaltzeagatik eta SICTED mantendu eta garatzen parte hartzeagatik ere.
  • Horrez gain, 2014ko SICTED helmuga onenaren saria jasoko du Arabako Errioxak, helmuga kudeatzen duen erakunde gisa, enpresen lehiakortasunaren eta lurraldean SICTED proiektua bultzatzearen alde egindako lanagatik.
  • Urola Kosta ere sarituko dute, orobat, atal horretako 1. finalista gisa.

SICTED proiektua beren lurralde, helmuga edo erakundean ezarriz harekiko konpromisoa egiaztatu duten eragileek eta/edo erakundeek, turismo-kalitatearen aldeko ardura bereziaren bidez, eginiko ahalegina jendaurrean txalotzen dute sari horiek; bosgarren ediziora iritsi dira jada.

Gainera, aurreko ekitaldi batean, 12:30ean, Euskadiko 40 enpresak turismo-kalitateko Q ziurtagiria eskuratuko edo berrituko dute gaur goizean. Hainbat sektoretako enpresek (jatetxe-arloa, hotelak, landa-etxeak, turismo-informazioko bulegoak eta bidaia-agentziak) eskuratu dute ziurtagiria Turismoko estatu-idazkari Isabel Borregoren eta Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuko presidente Miguel Mironesen aldetik. Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Mertxe Garmendiak ere hartu du parte ekitaldi horretan.

Q ziurtagiria eskuratu duten enpresen zerrenda:

Arenalde Maitea SL, Karrika jatetxea, Los Arcos de Quejana *, Gran Hotel Lakua *****, Araba Bidaiak, Dolomiti jatetxea, Indate-Berri nekazalturismoa, Kanala Itziar hotela, Bernardo Etxea jatetxea, Azkue hotela, Kaia-Kaipe jatetxea, Bidasoa Turismoa, Oñatiko Turismo Bulegoa, Casa Tiburcio jatetxea, Illarra jatetxea, Mesón Martín jatetxea, Aiala Ostalaritza Eskola, Marina Berri jatetxea, Zumaiako Udal Turismo Bulegoa, Amalurra * landa-hotela, Eneperi jatetxea, Gane landetxea, Atxurra landa hotel-apartamentua, Barceló Hotel Nervión ****, Bilbo Turismoa, Café Iruña, Abando Ibarra kafetegia, Guetaria erretegia, Carlton hotela, Conde Duque *** hotela, Larruzz Bilbao, Euskalduna jauregia, Aizian jatetxea, Jauregia jatetxea, Txakoli Simon jatetxea, Viajes Azul Marino, Palacio Anuncibai jatetxea, Aspaldiko jatetxea, Remenetxe jatetxea, Izarza jatetxea.

Euskadiren standa: Bidaia Agentzien munduko gailurra eta TripAdvisor sariak

Euskadiren standean hainbat aurkezpen eta ekitaldi egingo dira Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 29ko agenda osatzeko.

Goizeko 11:00etan, Bidaia Agentzien Elkarteetako Presidenteen Munduko III. Gailurra aurkeztuko dute, Itziar Epalza sailburuordeak parte hartuta. Aipatutako gailurra Euskadin egingo dute azaroaren 4tik 6ra bitartean.

Epalzak Euskadi helmuga gisa aurkeztu ez ezik, ekitaldi horrek herrialdearentzat zer garrantzi duen ere nabarmenduko du. Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia duela urtebetetik baino gehiagotik lan egiten ari da CEAVekin batera Euskadik gailur hori hartu ahal izateko.

Bidaia Agentzien Elkarteetako 200 presidente baino gehiago zein bost kontinenteetako 60 herrialdetik gorako bidaia-agentzien ordezkariak bilduko dira topaketan.

Gailurra agertoki bikaina da hartzen duten hiriak eta tokiak sustatzeko, eta aldi berean, mundu osoko bidaia-eragileek esperientziak eta kezkak elkarri azaldu ahal dizkiote, eta gure sektorearen etorkizunaren funtsezko alderdiez eztabaida dezakete.

Eta hori guztia, aurten, Euskadin izango da, era horretako ekitaldiak hartzeko eskaintza zabala eta kalitatezkoa baitu.

Epalzaren iritziz Euskadi oso helmuga erakargarria da. Kalitatezko eskaintza du, kokapen geografikoa ezin hobea eta gastronomia bikaina, urte osoan gozatzeko modukoa; horregatik, FITUR azokan parte hartzen duten eragile guztiak animatuko ditu gailur horretan parte hartzera.

16:30ean, Euskadiren standean 2015eko Travellers Choice Hotelak sariak emateko ekitaldia hasiko da. TripAdvisor-eko erabiltzaileek hoberen baloratutako Euskadiko 4 hotelak sarituko dituzte. Hauek dira saritutako Euskadiko hotelak:

  • Jesuskoa landa-etxea (Zumaia)

3.a kalitate-prezio onenean eta 21.a hotel txiki onenean.

  • Maria Cristina hotela, Luxury Collection Hotel (Donostia)

6.a bi kategoriatan: Luxuzko hotel onena eta hotel onena.

 6.a ostatu onenaren kategorian.

8.a ostatu onenaren kategorian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)