Berriak Ogasuna eta Finantzak

2014an BPGan eta enpleguan izandako gorakadak pixka bat gainditu ditu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun Sailak egindako aurreikuspenak

2015-01-29

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren balorazioa 2014ko laugarren hiruhilkoari dagokion Ekonomia Kontuen aurrerapenaren inguruan (EUSTAT)

Euskadiko ekonomiak 2014ko laugarren hiruhilekoan eragindako Barne Produktu Gordina (BPG) %0,6 hazi zen, urteko hirugarren hiruhilekoan eragindakoaren ondoan. Hiruhileko arteko hazkunde hori, aurreko hiruhilekoenari lotuta, hazkundearen sendotzearen profila adierazten du (+%0,3 1. hiruhilekoan; +%0,4  2. eta 3. hiruhilekoetan, eta +%0,6 urteko azken hilabeteotan).

 Bilakaera horrek %1,7ko areagotzea ekarri zuen BPGren hazkundearen urte arteko tasan, 2014ko 4. hiruhilekoan. Tasa hori, era berean, hazkundearen sendotzea erakusten duen profila da (+%0,4 1. hiruhilekoan; +%0,9 2. hiruhilekoan; +%1,3 3. hiruhilekoan, eta +%1,7 urteko azken hilabeteotan).

BPGren hiruhilekoen eta urteen arteko bilakaerak Ogasun eta Finantza Sailak argitaratutako aurreikuspenak berretsi, eta apur bat gainditzen ditu; horiek Euskadiko ekonomiaren hazkundea sendotzen ari dela adierazten dute.

2014an, jardunaldi osoko enplegu baliokidearen urteko batez bestekoak %0,3 egin zuen gora. Enpleguaren bilakaera hori urteen arteko emaitzei begira urtean izandako hazkundeen emaitza da (-%0,5 1. hiruhilekoan; +%0,1 2. hiruhilekoan; +%0,5 3. hiruhilekoan, eta +%1 4. hiruhilekoan).

Urteen arteko datuei begira, jardunaldi osoko enplegu baliokidea +%0,5 hazi zen 2014ko 4. hiruhilekoan (-%0,1. 1 hiruhilekoan; +%0,5 2. hiruhilekoan; +%0,1 3. Hiruhilekoan).

 

  • Azken finean, ekonomia-kontuen datuak Euskadiko ekonomiaren hazkundeak izandako sendotzea baieztatzen ari dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)