Erkorekak ziurtatu du herritarrek ETArengandik espero duten bakarra bere desegitea dela
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du herritarrek ETArengatik espero duten jakinarazpen bakarra bere “behin betiko disoluzioaren" berri ematen duena dela. Erkorekak gaur Gara eta Berria egunkarietan argitaratutako talde terroristaren komunikatuaren balorazioa egin du esanez ez dagoela ezer berririk. Behin betiko desegitearen jakinarazpena ez dagoen bitartean, ETAk dioena “ez zaio gizarteari axola eta ez du merezi instituzioen arretarik”, azaldu du Josu Erkorekak.
Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazpen hauek Arabako Guardia herrian igogailu baten inaugurazioaren ostean egin ditu.