Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hasi da 2015-2016 ikasturterako aurrematrikula kanpaina

2015.eko urtarrilak 29

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak datorren otsailaren 2an irekiko du bi urtetik aurrerako Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea. Otsailaren 13an itxiko da epe hori.

“Ondo trebatuta, etorkizuna gurea da” leloarekin abiatuko den kanpaina, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak aurkeztu du gaur goizez Bilbon. Aurten iaz bezala, aurrematrikula prozesu osoa Internet bidez egin ahal izango da, www.hezkuntza.net helbidean. Bide hau aukeratzen dutenek ez dute beharrezko izango, beraz, eskatutako dokumentazioa hautatutako ikastetxera eramatea. Pauso hori online egin beharko dute, eta dokumentuak eskaneatuta bidali. Aurrematrikula online egiteko azken eguna otsailaren 12a izango da. Nola nahi ere, izen-emate prozesu osoa ikastetxeetan egiteko aukera ere egongo da, ohi bezala. 

Euskadiko 684 ikastetxe (453 publikoak eta 231 itunpekoak)  prest daude otsailaren 2an aurrematrikula prozesuari ekiteko. Seme-alabak lehen aldiz matrikulatuko dituzten gurasoek, 520 ikastetxe izango dituzte bi urteko haurrentzat (horietatik 329 publikoak, hots, %63), eta 546 ikastetxe Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeentzat (333 publikoak, hau da, %61). Bestetik, Lehen Hezkuntza 534 ikastetxetan eskainiko da hurrengo ikasturtean (328 publikoak), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskainiko dutenak aldiz 333 izango dira.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

  • Otsailaren 2tik 13ra: eskabideak eta agiriak aurkeztea (Online eginez gero, azken eguna otsailaren 12a) 
  • Otsailak 24: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira.
  • Martxoak 5: esleitutako plazen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Martxoaren 18ra arte erreklamazioak egiteko epea.
  • Martxoak 26: behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko epea, apirilaren 27ra arte.
  • Apirilak 15: bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratuko dira.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)