Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Jaurlaritzak zorrotz begiratuko ditu AHTaren lanak 2019rako amaituta egon daitezen

2015.eko urtarrilak 29

Ministerioak euskal Yaren inguruan dituen planak komentatu ditu Ana Oregik Radio Vitorian eta Euskadi Irratian

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, bi elkarrizketatan parte hartu du gaur goizean: Radio Vitorian eta Euskadi Irratian. Atzo Pastor ministroarekin izandako bilera azaldu du, euskal Yaren sare berria bukatzeko epearen inguruan. Oregik azaldu du Eusko Jaurlaritzak zorrotz begiratuko duela abiadura handiko trenaren lanak 2019rako amaitu daitezen, atzo Sustapen Ministerioak esan zuen moduan. Sailburuak azaldu du ezarritako epea «oso estua» dela, izan ere, bere esanetan, puntu batzuek atzerapenak izan ditzakete, «kontrol zorrotza» behar baitute.

Oregik esan duenez, atzo Bilbon Ministerioko kideekin izandako bileran trenbide-sareko lanak antolatzeari buruz jardun zuten, baita hiru euskal hiriburuetara nola sartu ere. Donostiara hirugarren bide batetik sartuko da. Bilbon eta Gasteizen, berriz, Jaurlaritzak proposamen bana ipini ditu mahai gainean. Bilboko eskaerei erantzun diete, eta Oregik azaldu du trena lurpetik iritsiko dela Abandora. Jaurlaritzak proposatu du Gasteizko geltokia Dato kalean ipintzeko, hiri-garraioarekin intermodalitatea bermatzeko. Azken ideia hori aztertzen ari da Ministerioa.

Obrak amaitzeko lana izan da elkarrizketaren gai nagusia, eta Oregik esan du sistema hau ibilgailuen erabileraren sistema alternatiboa izango dela. Sistema horrek, bere esanetan, ingurumena hobetzen laguntzen du, isurketak murrizten baitira eta, gainera, hirietan auto gutxiago ibiliko baita.  Sailburuak adierazi du eredua zehaztu beharra dagoela, AHT prezioetan eta maiztasunetan erabilgarria izan dadin. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)