Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «Trenbideko Y-ren lanak lehenetsi behar dira garraio-azpiegitura guztien artean»

2015.eko urtarrilak 28

 

  • Zorrotz jarraituko du ministroak iragarritako epeen betetze-maila
  • «Obra, Euskadirako ez ezik, Europa Atlantiko osorako azpiegitura handi bat ere bada, eta zuzeneko onura ekarriko die 83 milioitik gora laguni»

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n) 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren iritziz, Sustapeneko ministroak gaur Aramaion iragartzea abiadura handiko trena Euskadin 2019an hasiko dela jardueran, duela urte batzuetatik errealitate bihurtzeko lanean ari diren albiste ona eta irrikatua da, horren mende baitago, neurri handi batean, herrialde honen giza eta ekonomia-garapena, bai eta Europako pasabide atlantikoa osatzen dugun herrialde eta eskualdeena ere.

 

«Eusko Jaurlaritzak egunero egiten duen etengabeko jarraipen eta eskaera horri esker ezarri du azkenean Ministerioak trenbideko Y-rako egutegi bat», esan du Oregik ministroaren adierazpenen ostean. «Plangintzaren eta agendaren xehetasunak helaraztea espero dugu. Haiek zehaztu duten euskal trenbide-sarearen plangintzak oso epe estuak ditu 2019ra arte, eta ez dute atzerapenerako tarterik uzten. Horrenbestez, izapide bakoitzaren etengabeko jarraipena egingo dugu», gaineratu du sailburuak.

 

Ana Oregiren ustez, «lanen garapena oso gertutik jarraitu beharra dago, lan horiek garraio-azpiegitura guztien artean lehenetsita, bidaiarien eta salgaien tren bidezko garraiobide horrek mugikortasun jasangarria bermatuko baitu Europan». Bergarako lotuneari eta EAEko hiriburuetarako sarbideei dagokienez euskal trenbide-sare berrian gauzatu gabe dauden proiektuen esleipenaz galdetu du Ana Oregik Gipuzkoako lanetara egindako bisitaren ostean Ana Pastor ministroarekin izandako bileran.

 

Oregi sailburuak azaldu duenez, «Egia da lana amaituta egon zitekeela, baina positibo izan nahi dut eta, horregatik, pozik hartu dut obraren amaiera 2019rako iragartzea. Euskadirako obra bat ez ezik, Europa atlantiko osorako lehentasunezko azpiegitura ere bada, eta zuzeneko onura ekarriko die 83 milioi laguni baino gehiagori korridore atlantiko horretan».

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Pastor, Carlos Urquijo