Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadiko elikagaien sektoreko enpresak SIRHA Errestaurazio eta Ostalaritzako Munduko Azokan

2015.eko urtarrilak 27

Frantzia da EAEko elikagai industrien esportazioen merkatu nagusia; izan ere, herrialde horri saldu zitzaizkion 211 milioi euroetatik 11,7 Euskadiko ardoei dagozkie

Sirha azoka, urtarrilaren 24tik 28ra bitartean Lyonen egiten ari dena, erreferentea da ostalaritzaren munduan, eta hainbat sektoretako profesionalei zuzenduta dago, esaterako hauetakoei: nekazaritzako elikagaiak eta edariak, gozogintza eta okintza, gozokiak, ostalaritzako materialak eta ekipamenduak, teknologiak eta zerbitzuak… Topaketa profesionalei baino ez dago zuzenduta, eta bertan gastronomiak eta gourmet produktuek berebiziko garrantzia hartzen dute.

Eusko Jaurlaritzak bigarren aldiz antolatu du euskal enpresen parte hartze bateratua Sirha 2015 azokan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak jarduera hau Euskal Elikagaien Industria kanpoan sustatzeko laguntza gisa ikusten du, EUSKADI BASQUE COUNTRYren aktiboak nazioartera zabaltzeko duen estrategiaren baitan. Euskadiko elikagaien eta edarien esportazioen bolumena eta balioa handitzea da legegintzaldi honetan euskal exekutiboak dituen erronketako bat, une honetan 983 milioi eurokoak baitira (Eustat 2014).

Gaur euskal ordezkaritza batek, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendari Peli Manterola buru duelarik, erakusteka bisitatuko du, HAZIko zuzendari nagusi Asier Arreserekin batera.

Sirha azokan parte hartuko duten enpresak

Hauek dira azoka honetan parte hartuko duten euskal enpresak:

-AGUINAGA ANGULAK

-ALKORTA BAKAILAOAK

-CHIPS SARRIEGUI

-OLASAGASTI KONTSERBAK

-CORPA

-GELTOKI

-GORROTXATEGI

-MAISOR

-NEW FOOD SPRAY

-ORTIZ

-SALANORT

-TXOGITXU

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    [SIRHA] Euskadiko elikagaien sektoreko enpresak SIRHA Errestaurazio eta Ostalaritzako Munduko Azokan ➡ http://t.co/BwE1GbU4i2 #HAZI #eusgara

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
  • Peli Manterola Arteta
    Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria (X legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (X legealdia)