Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, baimena emateko dena azalera-eskubidez higiezin jakin batzuk eraikita dauden lurzoruaren kostubidezko besterentzea egiteko eta, halaber, baimena emateko dena aldi baterako jabetza-erregimenean eskualdatutako higiezin jakin batzuen gaineko jabaria itzultzeko eskubideari uko egiteko. (2015-01-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urtarrilak 27

LABURPENA

JAURLARITZAK BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN LURZORUA EROSTEKO BESTE DEIALDI BAT ONARTU DU

Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak EAEn azalera-eskubidean eraikitako 19.340 higiezinen lurzoruaren gaineko kostubidezko besterentzea baimendu du.

2010. urteaz geroztik, bosgarren aldia da Jaurlaritzak aukera hori eskaintzen duena; horrela, babes ofizialeko etxebizitzen jabeek bere etxea eraikita dagoen lurzorua erosi dezakete eta trukean etxebizitza horiek izaera iraunkorreko etxebizitza publiko gisa sailkatuko dira.

Jaurlaritzak gaur erabaki duenak EAEko 19.340 higiezini eragiten die (etxebizitzak, etxebizitzen eranskin atxikiak edo ez-atxikiak eta merkataritza-lokalak). Horien guztien lurzorua otsailaren 2tik maiatzaren 29ra artean jarriko da salgai. Jarraitu beharreko izapideak, balorazioa eta lurzorua besterentzea gauzatzeko epeak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren hurrengo deialdian zehaztuko dira.

Aurreko deialdian bezalaxe, babes ofizialeko etxebizitza baten esleipendunek parte hartu ahal izango dute, diru-sarrera mugarik gabe.

Deialdian sartu ahalko dira aurreko faseetako higiezin guztiak, jabeek hainbat arrazoirengatik erosi ezin izan zituzten horiek hain zuzen ere. Higiezin horien artean egongo dira denborarekin deskalifikatu diren promozioak eta 2013ko bigarren seihilekotik aurrera kalifikatutakoak.

Lurzorua erostea aukera ona da babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) erosi dituzten pertsonek ez dezaten etxea gal epea amaitzean. Izan ere, eraikitakoa eroslearen jabetzakoa den arren, eraikina kokatua dagoen lurzorua izaera publikokoa da. Horrenbestez, 75 urte igaro eta gero, babes ofizialeko etxea administrazioaren esku geratuko da berriz ere, azalera-eskubidea iraungi delako. Gainera, jabeek kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik ez dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau