Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

ISO 14001:2015 arau berriak aurrekoak baino betekizun zorrotzagoak izango ditu eta EMAS izango du eredutzat

2015.eko urtarrilak 29
  • Aurtengo irailean onartuko dutela aurreikusten da 

AENOR, Espainiako Normalizazio Elkartearen ordezkari Cristina Alonsok Ekoeraginkortasunaren ostegunak-Ekostegunak ekimenaren jardunaldian parte hartu du gaur goizean eta ISO 14001:2015 berriaren aldaketak eta berritasunak azaldu ditu. Jardunaldia Bilbon egin da, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Ihobe sozietate publikoaren bidez antolatuta, eta ehun inguru enpresa eta elkartek hartu dute parte. 

Interes-taldeei ingurumen-alderdiak hobeto komunikatzea eta produktuen bizi-ziklo osoa barne hartzen duen ikuspegia dira ISO 14001:2015 arau berriaren berritasun aipagarrienak. AENORen ordezkariak azpimarratu duenez, «arau berriak aurrekoak baino betekizun zorrotzagoak izango ditu eta EMAS ziurtagiria eredutzat hartuko du». Hurrengo irailean onartua izatea espero da, nahiz eta hiru urteko epea ere egongo da trantsizio gisa, 2018ko uztailera arte hain zuzen ere, erakunde eta enpresak egokitu ahal izan daitezen. 

Cristina Alonsoz gain, Ihobeko zuzendari nagusi Javier Agirrek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioko zuzendari Alejandra Iturriozek ere hartu dute parte. Ziurtatu dutenez, Ingurumen Sailak aurrerantzean ere abantaila gehiago eskainiko dizkie EMAS ingurumen-ziurtagiriaren jabe diren enpresei administrazio arloan. «Apustu estrategikoa da, eta bat dator Europako zuzentarauekin. Hori dela eta, enpresak ISO 14001 berrira egokitzera animatzen ditut, EMASa lortu aurretik eman beharreko urratsa denez», gaineratu du Alejandra Iturriozek.

Jardunaldia amaitzeko, arauak dakartzan aldaketa azpimarragarrienetara egokitu nahi duten enpresek eskuragai izango dituzten metodoen eta materialen aurkezpena egin da. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren proiektu gakoetako bat, «Ekoizpen Berdea», abian jarri dela eman da aditzera. Datozen hilabeteetan aurkeztuko da eta EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 berriaren barruan dago. 

Ekoeraginkortasunaren ostegunak-Ekostegunak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen ekimena da. helburua da ingurumena euskal enpresa-sarearen estrategia eta jardunbidera hurbiltzea, enpresa-sare hori ekoeraginkor, berritzaile, jasangarri eta lehiakorragoa izan dadin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Cristina Alonso, AENOR