Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Arabako lautadako «Irla-hariztiak», Arkamu-Gibillo-Arrastaria eta Gorobel Mendilerroa Natura 2000 Sarekoak izatea deklaratzeko proiektuak aurkeztu ditu

2015.eko urtarrilak 27
  • Gaur KBEri eta BBEri buruzko informazioa autonomia-erkidegoko aldizkarian argitaratu da

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur, asteartea, Arabako lautadako Irla-hariztia eta Arkamu Kontserbatzeko Eremu Berezi gisa izendatzeko aurretiazko informazioa argitaratu da, gune horietako balioa babesteko eta zabaltzeko helburuarekin. Natura 2000 Sareko gune hauetan basoei eta faunari dagokionez, aberastasun handia dago. Gorobel Mendilerroko BBEri (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuari) buruzko datuak ere interesa duten pertsonei eman zaizkie.

Irla-hariztietako KBEri dagokionez, Ingurumen plangintzako zuzendari Amaia Barredok adierazi duenez, «gehienbat dagoen landaretza eta lehen Lautadan zegoena, batik bat, Quercus robur espezieko hariztiak izango lirateke. Giza jardueren ezarpen handiek, batez ere, zerealen, erremolatxaren eta patataren laborantza intentsiboak nahiz hiriguneen, industria-instalazioen eta komunikazio-azpiegituren ezarpenak, pixkanaka baso hauek desagerrarazi zituzten.

Aldaketa horiek XX. mendearen bigarren erdian indartu egin ziren eta, gaur egun, harizti haien zati txiki batzuk besterik ez dira mantentzen dira. Hondar-orbain horiek kontserbatzea, Arabako lautadako ekosisteman batik bat zegoenaren lekukoa denez eta komunitate-intereseko habitatzat jotzen denez, gune txiki horien multzoa Natura 2000 Sareko gune gisa hautatzeko arrazoi nagusiak izan ziren.

Horrela, KBEn hamahiru baso daude, mendebaldetik ekialdera: Sarbikoetxea, Arzubiaga, Durruma, Mendiluz, Maumea, Sarrena, Elburgo, Gazeta, Santa Lucia, Larrazabal, El Montico, Arangutxi eta Mezkia. «Zatikatze-maila handiak eta tamaina txikiak -zehaztu du Amaia Barredok- fauna-komunitatea izango litzatekeen populazio bideragarriak ezartzea eragozten du, horixe izango litzateke baso horien egoera helduaren ezaugarria. Lurralde-eremu zabalak behar ez dituzten eta oso zorrotzak ez diren baso-espezie batzuk daude eta badira beste batzuk gune irekiekin mugakide diren baso-ertzen giroa aztertzen espezializatuagoak direnak. Baso horiek lur-eremu lauetan edo pixka bat ondulatuetan daude eta erabat eraldatuta dagoen nekazaritzako matrize baten barnean daude; hariztietako batzuk hiriguneetatik oso gertu daude, gainera.»

Irla-hariztietan animalien populazioak daude, esaterako: uhandre marmolairea, uhandre palmatua, txantxiku arrunta, apo lasterkaria, baso-igel jauzkaria, zuhaitz-igel arrunta, apo pikarta, zirauna, musker berdea, iparraldeko suge leuna, miru gorria, arrano txikia, gabirai arrunta, belatz europarra, urubi arrunta, zata europarra, basakatua, katajineta, bisoi europarra eta saguzarrak.

 

Arabako Lautadako Irla-hariztiaren KBEren azalera 281,27 hektareakoa da eta hamahiru zati isolatutan banatuta dago. Azalera hori guztia Arabako Lautadan bertan dago, eskualde bideografiko mediterraneoan. Sei herritako lur-eremuak daude.  Azalera horren mugak 1:5.000 eskalara zehatz-mehatz egokitzeko egindako doikuntzen ondoren, Arabako Lautadako Irla-hariztiak KBEren jabetzaren ezaugarriak hauek dira:

 

Herria                               Azalera (ha)                         %

Arrazua-Ubarrundia             15,2                5,4

Burgelu                             68,2                24,2

Donemiliaga                      86,3                30,6

Iruraiz-Gauna                    33,7                12

Gasteiz                             77,8                27,6

Zalduondo                         0,1                  0,05

Guztira                             281,27           100,0

 

Arabako katastroko datuen arabera, Santa Luciako eta Sarrenako harizietako partzela batzuk izan ezik, KBEko gainerako azalera guztia jabetza publikoko eta ondare-jabetzako lur-eremua da. Lur-eremu hori dagokien administrazio-batzordeena da, gainera, Arabako erabilera publikoko mendien katalogoan dauden gehienak.

 

Arkamu-Gibillo-Arrastariako KBE

 Arkamu-Gibillo-Arrastariako KBEri eta Gorobel Mendilerroko BBEri dagokionez, Amaia Barredok gogorarazi du 2010ean definizio-espedientearen hasiera hitzartu zela.  «Natura 2000 Sarearen barnean dagoen Gorobel Mendilerroko Hegaztiak Babesteko Eremu Bereziaren (BBE) azalerak 3.883,7 ha ditu, eta eskualde biogeografiko atlantikokoa eta trantsizioko eskualde bioklimatiko atlantiko/mediterraneokoa da. Gune hori, Arabako lurralde historikoaren ipar/mendebaldeko muturrean dago, bertan sartzen da Urduñako zatiko bat ere. Horrez gain, Gorobel Mendilerro osoa sartzen da, baita Arrastaria zirkua osatzen duten Gibillo mendilerroko hormak ere.», aipatu du Barredok. Gorobel Mendilerroko BBE Urduña, Amurria eta Aiara artean dago.

 

HERRIA                    LURRALDEA                      AZALERA (ha)        %

Aiara                          Araba                                   2.778,5          71,6

Urduña                      Bizkaia                                  609,9              15,7

Amurrio                     Araba                                   494,6              12,7

 

 Arkamu-Gibillo-Arrastariako Kontserbatzeko Eremu Berezia (KBE) Natura 2000 Sarearen barnean dagoen gune bat da, 11.648,9 ha-ko azalera du eta bi sektorek osatzen dute: ARKAMU-GIBILLO-ARRASTARIA SEKTOREA: Gorobel Mendilerroaren hegoaldeko muturra, Gibillo mendilerroa, Arkamu mendilerroa eta Arrastariako harana sartzen dira.    BADAIAKO SEKTOREA: Badaia mendilerroko hegoaldeko muturreko mendebaldeko hegala sartzen da. Arkamu-Gibillo-Arrastaria KBE herri hauen artean dago: Amurrio, Kuartango, Erriberagoitia, Urkabustaiz eta Gaubea

 

HERRIA                                AZALERA (ha)        %

Amurrio                               1.542,6          13,2

Urkabustaiz                         2.207,2          19

Kuartango                           3.148,8          27

Gaubea                               2.365,8          20,3

Erriberagoitia                       2.382,6          20,5

 

BBEko ia gune guztian (3.870 ha) tokiko erakundeen erabilera publiko mendiak daude. Bizkaiko Lurralde Historikoan gertatzen denaz bestela, zeren lurralde honetan mendia, orokorrean, pribatua da (Urduñan), mendiek titulartasun publikoa dute, udalarenak eta Ruzabaleko Biltzarreko herrienak dira. BBEren barnean dauden eta Arrastariako zirkuko hormen erabilera publikoko mendiei dagokienez, titulartasuna Tertanga eta Delikako kontzejuena da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko irailak 11

    Zaindu natura.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)