Berriak Kultura
Eu

Euskaditik igarotzen diren Done Jakue Bideen eszenak antzeztuko dira Araba Euskaraz ibilbidean

2010.eko ekainak 17

Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideei lotutako hainbat eszena -Erdi Arokoak eta gaur egungoak- gogoraraziko ditu kaleko antzerki batek

 Irailera arte, guztira 11 ekitaldi egingo dira Arabako hainbat udalerritan, erakusketa, kontzertu eta antzerki moduan

2010a Done Jakue Bidearen urtea dela-eta, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailek Done Jakue Bidearen Euskadiko ibilbideak euskal gizartean zabaltzea eta horri buruz sentsibilizatzea aurreikusi dute. Hilaren 20an, Erdi Arotik gaur egungo garaira arte denboran "ibiltzeko" jolas zirraragarria eszenaratuko da, kaleko antzerki gisa, Araba Euskaraz egiteko Agurainen gaitu duten ibilbidean.

11:30etik 13:30era, Araba Euskaraz ibilbidean, Done Jakue Bidearekin lotutako hainbat eszena birsortuko ditu Ttipia taldeak, eta horrela, jolasen, kulturaren eta artearen bitartez, kostatik nahiz barnealdetik igarotzen diren bi ibilbideak ezagutarazten lagunduko du.

Aguraingo udalerria (Done Jakue Bidea hortik pasatzen da), euskara aldarrikatzeko kultura-topaketa handi horren protagonista izateaz gain, Done Jakue Bideak Euskadin dituen Ibilbideen turismo-sentsibilizaziorako eta ezagutzarako elkargunea ere izango da.

Euskadiko zatian, Bideak 85 udalerri zeharkatzen ditu guztira. Euskadiko ibilbideetatik igarotzen diren erromesen kopurua asko igo da azken urteotan. 2009an 17.000 gaualdi baino gehiago erregistratu ziren, hiru urte lehenago erregistratutakoen ia hirukoitza, hain zuzen. Halaber, kalkuluen arabera, Done Jakue Bideak milioi erdi euroko diru-sarrerak ekarri zizkion euskal turismoari 2009an.

Estatistikek aditzera ematen dutenez, Euskaditik igarotzen diren erromes guztien erdiak erlijio-arrazoiengatik egiten du hori, eta beste erdiak, berriz, turismo-interesagatik. Eusko Jaurlaritzak, Kultura Ministerioak, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales sozietateak (SECC) eta iparraldeko beste hainbat erkidegok apustu irmoa egiten dute Kostaldeko Bideak Gizateriaren Ondare izateko hautagaitza lortzearen alde.

Arabako beste hainbat kultura-ekitaldi

Programatutako 11 jarduera egingo dira guztira Arabako 7 udalerritan irailera arte. Ekitaldi-egutegiaren barruan, Gasteizko Artium-en irailaren erdialdera arte egingo den erakusketa dugu, eta horretaz gain, kaleko antzerkia eta kontu-kontalariak Dulantzin, Bastidan eta Gasteizen, eta kontzertuak Gazeon.

 Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 17a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan