Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Kale Dor Kayiko elkartearen 25. urteurrenean izan da

2015-01-26
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Kale Dor Kayiko ijitoen kultura-elkarteak 25 urte bete dituenez, gaur arratsaldean ekintza bat egin du Bilboko Guggenheim museoan, eta bertan izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Juan María Aburto sailburua. Elkarte honek prestakuntzaren eta laneko integrazioaren bideari jarraiki, ijitoen komunitatea gizarteratzea sustatzearen alde mende laurdenean egin duen lana azpimarratu du lehendakariak. Lan horri esker «gure gizartea pluralagoa eta irekiagoa da», ziurtatu du Urkulluk.

Lehendakariak elkarteak defendatzen dituen balioak hauek: kultura-artekotasuna, errespetua, elkartasuna eta berdintasuna partekatzen dituela adierazi du, ehunka pertsonen aurrean eta Gipuzkoako nahiz Bizkaiko Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko ordezkariak, Kale Dor Kayiko elkarteko presidente Manuel Vizarraga ondoan zituela.  Urkulluk hau adierazi du:«Lortu nahi dugun Euskadi partekatzen dugu, hau da, elkarbizitzako Herri bat. Herri hori herria bera osatzen dugun komunitate guztien errespetuan oinarritzen da eta pertsonen prestakuntzatik abiatuta, lanaren munduan eta gizartean integratzeko aukerak eskaintzen ditu.»

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)