Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadiko turismoa goraka ari den sektorea da; krisialdia gorabehera, egonkortu egin da, bere BPGa handitu du, eta 2014koa urte historikoa izan du

2015.eko urtarrilak 23

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak eta Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak Euskadiko turismo-sektorearen hobekuntza nabarmendu eta Euskadi aurkeztu dute Fitur 2015ean

 

  • EUSTATek 2008 eta 2013 artean egindako egoeraren gaineko azterketak Turismoko BPGak % 5,3tik % 5,8ra arteko hazkundea izan duela erakusten du. Euskal ekonomiarentzat 130 milioi euroko hazkundea esan nahi du horrek.
  • Turismo Industriako establezimenduetako enpleguak % 3,29 egin du gora, eta lurralde guztietan egin du, batez ere Bizkaian, % 8,79ko igoera izan baitu.
  • Turisten sarrerek % 12ko igoera izan dute 2013ra arte, eta 2014 urte historikoa izan da, 2.550.614 bisitari izan baitira, % 2,8 gehiago.
  • Atzerritik etorritakoak % 30,3 gehiago izan dira, eta Euskadiko gastu turistikoaren saldo negatiboa 5 puntu murriztu da horri esker.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzarekin batera, Euskadiko Turismo Industriak 2008 eta 2013 bitartean izandako bilakaera ona erakusten duten datuak azaldu ditu, EUSTATek 2014an argitaratutakoak.

Euskadiko turismo-sektorea, krisialdia gorabehera, egonkortu dela erakusten dute datu horiek zein 2014an izandako portaera ezin hobeak. Tapiak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko du turismo-sektoreak aberastasun eta enplegu gehiago, baita kalitatezko turismoa ere, sor dezan. Apustu hori bera aurkeztuko du Euskadik datorren astean Fitur 2015ean.

Euskadiko Turismo Industriaren argazkian ikus dezakegu euskal BPGri egindako ekarpena % 5,3tik % 5,8ra igo dela aztertutako aldian, eta hori gertatu da oso egoera ekonomiko zailean, batez ere Estatuan, gure merkatu nagusian alegia. Horrenbestez, euskal ekonomiari 130 milioi euro gehiagoko ekarpena egin dio, 3.678 milioi eurotik 3.809 milioi eurora igarota.

Lurraldeen arabera: hazkunde orokorra da herrialdean eta lurralde guztietan. Hazkunde egonkorra da, eta egonkortu da urteen joanean. Gipuzkoan du turismoak garrantzi handien (BPGren % 7,2), eta Araban eta Bizkaian BPGren % 5,2 eta % 5 da, hurrenez hurren.

Turismo-industriako establezimenduetako enplegua % 3,29 handitu da 2008 eta 2013 artean Euskadin.

  • Igoera hori lurralde guztietan ere gertatu da, baina Bizkaia nabarmentzen da (% 8,79ko hazkundea), eta ondoren Gipuzkoa (% 3,29) eta Araba (% 0,40).
  • Hazkunde handiena Euskadiko ostalaritzako establezimenduetan gertatu da (% 8,33) eta bidaiarien garraioan (% 6,02).

Turismo hartzailearen hazkundeak (hau da, Euskadin turistak eta bidaiariek, batez ere atzerritarrek, egindako gastua) turismo-saldoa hobetu du. Hau da, euskal herritarrek kanpora goazenean gastatzen dugunaren eta bisitatzen gaituztenek gastatzen dutenaren arteko aldea gero eta txikiagoa da. Negatiboa bada ere (- 3,3 milioi euro), 2013an duela bost urte baino txikiagoa da.

Euskadiko turismo-ostatuen kopurua % 15,3 handitu da 5 urtean. Plaza kopuruak ere egin du gora (% 14,59). Halaber, kultur jarduerarekin zerikusia duten enpresen eta erakundeen kopurua % 22,89 handitu da, eta bidaiarien aire-garraioarekin lotura duten enpresen kopurua, berriz, % 40 igo da.

Euskadiko turismo-eskariak 5 urte hauetan izandako bilakaera ere izan da positiboa, eta % 12 gehiago izan dira turisten sarrerak.

  • 10 sarreratatik ia 9 hoteletan izan dira.
  • Sarrera gehien izan dituen lurralde historikoa Bizkaia da (% 46,22), eta horren ondoren Gipuzkoa (% 39,67) eta Araba (% 14,11).

Eskariak jatorriaren arabera azken 5 urte hauetan izandako bilakaerak joera-aldaketa erakusten du turisten jatorriari dagokionez. Atzerriko bisitariak urtez urte asko igo dira (% 30,3), eta Estatukoak, berriz, % 5,1.

Gure merkatu nagusiek igoera handiak izan dituzte aldi horretan:

    • Frantzia: % 45
    • AEB: % 42,2
    • Erresuma Batua: % 36,6
    • Alemania: % 23,5
    • Estatuko merkatuek ere gora egin dute, hala nola Andaluziak (% 45,2), Valentziak (% 20,8), Madrilek (% 16,7), Nafarroak (% 14,1), Galiziak (% 6,2) eta Gaztela eta Leonek (% 3,1).

Horrenbestez, Euskadiko turismo-industriaren bilakaerak gorantz ari den sektore ekonomikoa sendotu izana erakusten du, 2014ko amaieran ere hori berretsita, Eustatek argitaratu berri duen moduan; hala, igoerak izan dira sarreretan (%2,8), gaualdietan (%4,4), atzerritar kopuruan (%3,6) (estatuko bisitariak ere %2,4 igo dira) eta Jaurlaritzak landutako merkatu nagusietan: Madril (%1,9), Katalunia (%1,9), Frantzia (%5,1), Andaluzia (%4,4), Gaztela eta Leon (%2,6), Valentzia (%6,7) eta EE.BB (%5,8).

Ondorioz, turismoak aberastasun handiagoa sortzen du herrialdearentzat, maximo historikora iritsita. Horrek esan nahi du gero eta helmuga ezagunagoa garela, gero eta nazioartekoagoa. Basque Country marka, pixkanaka, ezagutzen ari dira gure mugetatik kanpo. Gure helmuga kanpoan sustatzen jarraitu beharra dago, eta turismo hartzailearen gastu handiagoa lortu.

Horri lotuta, beste gertaera garrantzitsu bat ere izan da: Euskadiren turismo-saldo negatibo historikoak hobera egin du. Hau da, euskal herritarrok, turista gisa, Euskaditik kanpo turismo hartzaileak gure helmugan gastatzen duena baino askoz gehiago gastatzen dugun arren, saldo negatibo hori murriztu egin da.

Turismoak hiru lurraldeetan duen garrantzia orekatzen ari da: Bizkaiak eta Arabak ehuneko puntuak irabazi dituzte, baina Gipuzkoak du trakzio-eragin handiena. Gastuaren garrantzia Bizkaian gehiago handitu dela nabarmentzekoa da.

Datuok ikusita, Jaurlaritzak merkatu eta hartzaile interesgarriei buruzko lana egingo du aurrerantzean ere, aberastasuna eta enplegua sortzearren.

Euskadi FITUR 2015ean

FITUR azokako standak 700 m2 izango ditu, eta Euskadiren turismoko kokapenaren isla zehatza izango da, basque stylea eta askotariko helmugak oinarri hartuta. Standa euskal ikurrak dituzten zurezko kutxa handitan egongo da banatuta; horrelakoek argazki adierazgarriak izango dituzte kanpoko aldean, zuri-beltzean, eta barnealdea, aldiz, koloretsua izango dute.

Kutxa bakoitzak lehentasunezko helmuga bat ordezkatzen du, hala nola hiriak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz), Euskal Kostaldea, Arabako Errioxa, edota Mendiak eta Haranak. Horiez gain, gastronomia eta enoturismoko eta Euskadiren informazio orokorreko kutxa bana ere egongo dira.

Standean lan-eremu bat ere egongo da –20 mahai izango ditu– gure sektoreko topaketa profesionalak errazteko.

Azoka urtarrilaren 28an hasiko da, eta orduan Arantxa Tapia sailburuak Euskadiko standa inauguratuko du; Euskadiko erakundeen, enpresen eta erakunde publikoen eta pribatuen ordezkaritza batek parte hartuko du azokan.

Azokaren egunetan hainbat aurkezpen eta ekitaldi egingo dira standean:

URTARRILAK 28, ASTEAZKENA

11:00  Azokaren inaugurazioa

13.00  Euskadiko stand-aren inaugurazioa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantxa Tapiaren eskutik.

16:30  Ignaziar Ibilbidea-ren aurkezpena.

17.00  Donostia 2016ko Europako kultur hiriburuaren aurkezpena.

17,30  “Welcome” profesionalen arteko networking topaketaren aurkezpena.

URTARRILAK 29, OSTEGUNA

11:00 / 12.30 Bidaia-agentzien elkarteetako presidenteen Munduko 3. Gailurraren aurkezpena, Merkataritza eta Turismo sailburuordea.

12.00 Turismo Kalitatezko Q egiaztagirien banaketa.

13.00 SICTED Sarien Banaketa.

14.30 / 15.30 Donostia 2016ko Europako kultur hiriburuaren aurkezpena OET-etako zuzendariei.

ASTEBURUKO EKITALDIAK

Ekitaldiak larunbata eta igandean egingo dira. Goiz eta arratsaldez.

• Pintxo-pote solidarioa, INTERMON OXFAM elkartearen alde.

• Euskadirako ihesaldien salmenta.

• Bilboko BASQUE FEST ekitaldiaren inguruko ekintzak.

• Bilbao-Bizkaiako Cliff Diving kirol ekitaldiaren inguruko ekintzak.

• Magia erakustaldia, Gasteizeko Magialdia-ri lotua.

• Euskal dantza saioak ikuspegi berri batetik, Telmo Esnalen Dantza pelikulan oinarrituak.

• Herri-kirolen partaidetza-erakustaldiak.

• Mundaka Fest: Basque Music & Cook Festival-en inguruko ekintzak.

 

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @basquecooltour
    2015.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: El Turismo en Euskadi se consolida. Crece su aportación al PIB y en 2014 supera 2,5M visitantes.http://t.co/s24w8q0hpa

  • @i_Euskadi
    2015.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: El Turismo en Euskadi se consolida. Crece su aportación al PIB y en 2014 supera 2,5M visitantes.http://t.co/s24w8q0hpa

  • @ppatxiku
    2015.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    El Turismo en Euskadi es un sector en crecimiento que se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 20... http://t.co/Hw5fhoj8oy

  • @JosJosebandoni
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: El Turismo en Euskadi se consolida. Crece su aportación al PIB y en 2014 supera 2,5M visitantes.http://t.co/s24w8q0hpa

  • @arantxa_tapia
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Turismo en Euskadi se consolida. Crece su aportación al PIB y en 2014 supera 2,5M visitantes.http://t.co/s24w8q0hpa

  • @EGIPlentzia
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Turismo en Euskadi se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 2014 como histórico ➡ http://t.co/ckjyMjFLgQ #Bas…

  • @Gaiainvest
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Turismo en Euskadi se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 2014 como histórico ➡ http://t.co/ckjyMjFLgQ #Bas…

  • 2015.eko urtarrilak 23

    ¿el estudio es la presentación o hay algún documento/estudio más amplio? ¿está a disposición de cualquier ciudadano? eskerrikasko

  • @rinconitziar
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Turismo en Euskadi es un sector en crecimiento que se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 20... http://t.co/W6XdS4Vam1

  • @arantxa_tapia
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    El Turismo en Euskadi es un sector en crecimiento que se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 20... http://t.co/s24w8q0hpa

  • @DurangokoMankom
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#BASQUECOUNTRY] El Turismo en Euskadi se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 2014 como histórico ➡ http://t.…

  • @radio_vitoria
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Turismo en Euskadi se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 2014 como histórico ➡ http://t.co/ckjyMjFLgQ #Bas…

  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    [#BASQUECOUNTRY] El Turismo en Euskadi se consolida pese a la crisis, aumenta su PIB, y cierra 2014 como histórico ➡ http://t.co/qghzMkqQc8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)