Berriak
Eu

Memoriaren Erretratuak eman zaizkio Bilboko Udalari

2015.eko urtarrilak 23

Eusko Jaurlaritzak, Bake eta Bizikidetzaren idazkari nagusi Jonan Fernandezen bitartez, Bilboko alkate den Ibon Aresori Euskal kasuan 1960 eta 2010 artean egindako bizitzarako eskubideen urraketak biltzen dituen dokumentua eman dio. Fernandezek adierazi du dokumentu hau "inoiz errepikatu eta ahaztu ezin daitekeen" giza erretratua dela. Erretratu hauek pertsona konkretuei egiten die erreferentzia eta “izen-abizenekin egin beharreko memoria politikaren oinarria ezartzeko” balioko duela ziurtatu du. 

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Biktima eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok batzar bat izan dute gaur goizean Bilboko alkate eta udaleko ordezkariekin. Fernandezek aurreratu du laster Donostiako eta Gasteizeko udalei emango zaiela. Guztira 136 udalerritako erretratuak jasoko dira. 

Jonan Fernándezek adierazi duenaren arabera, erretratu horien helburu nagusia Euskadiko udalei beren udalerriari buruz dagoen informazio guztia ematea da, tokian tokiko biktimen memoria eta errekonozimendurako jarduerak bultzatzen laguntzeko. 

Bilboko Memoriaren Erretratuak

Retratos de la Memoria de Bilbao 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    [ Memoriaren Erretratuak] Eman zaizkio Bilboko Udalari ➡ http://t.co/c0WUzb43GZ #eusgara

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibon Areso