Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Patxi Baztarrikak euskarak Europan duen balio ekonomikoa aldarrikatu du Bruselan

2015.eko urtarrilak 21
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak “Hizkuntzak eta ekonomia” mahai ingurua zuzendu du gaur Bruselan, NPLD sareak antolatua (Hizkuntza Aniztasuna  Sustatzeko Europako Sarea)
  • Bere hitzaldian, desio hau azaldu du: “Eleaniztasunaren balioa errentagarritasun ekonomiko gisa ere ulertzea, besteak beste, errentagarritasun sozialak bere baitan daukalako errentagarritasun ekonomikoa. Hortaz, nire ustean, gastu publiko soziala deritzona inbertsioa eraginkorra da benetan, baita hizkuntza gaiei dagokienean ere”
  • Sintesi era, zera gehitu du: “lehiakortasuna, hazkundea, mugikortasuna, enplegagarritasuna eta sormena, Batasuneko herrialdeetan ekonomiaren hobekuntzarako ezinbesteko baliotzat hartzen direnak, erkidego elebidun edo eleanitzen ekonomia lokalaren onerako ere ezinbesteko ikusi behar dira, bereziki euskara eta hau bezala hizkuntza ofizial direnentzat”

 Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hizkuntza nahiz ekonomia gaietan adituak, hainbat erakundetako nahiz eskualdetako ordezkariak eta sektore pribatuko arduradunak kide izan dituen mahai ingurua zuzendu du Bruselan. Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako NPLD sareak antolaturik –bertako kide baita Eusko Jaurlaritza ere Europa osoko beste 34 kiderekin batera- mahai inguruak helburu izan du hurrengo hamarkadarako Europako Batasunaren  hazkunde, lehiakortasun eta integrazio agendan eleaniztasunak duen pisua aztertzea. Mahai inguruan gainera, NPLD sareak propio gonbidatuta, ELAY euskal enpresak ere parte hartu du, Anaje Narbaiza bertako ordezkari zelarik. Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria hiru aldiz jaso duen enpresa honek, lan eremu nazioartekotu eta eleanitzean euskara lan-hizkuntza gisa erabiltzeko duen esperientzia azaldu du.

Bere hitzaldian, Patxi  Baztarrika sailburuordeak euskara eta gisako hizkuntzek ekonomian duten pisua eta eragina nabarmendu ditu, bai Europako eremuan eta baita maila globalagoan ere. Zera baieztatu du: “Hizkuntzek –euskara tartean dela- milaka lanpostu sortzen dute Europan. Enplegu zuzena sortzen duen sektorea da. Gainera, fakturazio garrantzitsua sortarazten dute, eta horrek ekarpen zuzena egiten dio Barne Produktu Gordinari (BPG). Euskaran egiten den inbertsioa bueltan itzultzen da euskaraz lan egiten duten kultura eta hizkuntza industrien bidez, 2,2 milioi biztanle dituen erkidegoan lanpostuak sortuta, BPGri ekarpena eginez, eta abar”.

Baztarrikak azpimarratu du “hizkuntzen legitimitatea eta balorea euren balio ekonomikotik harago ere justifikatua” dagoela, “baina hizkuntzek balio ekonomikoa dute, zalantzarik gabe”.

Hitzaldiko ardatz nagusi, bi ideia azaldu ditu sailburuordeak. Lehena: “Europako hizkuntzen errentagarritasun ekonomikoa, enplegu sortzaile eta BPGren hazkundearen eragile gisa ulerturik, ez da soilik Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetan gertatzen (…) Europak hain berea duen hizkuntza aniztasuna 24 hizkuntzatara murrizten duen hegemonismo  linguistikoa ez da inola ere mesedegarria hizkuntza eta kultura aniztasunaren defentsarako. Izan ere, indartsuenaren hedapenak desberdinarekiko errespetua ukatzen ez duenean, gutxietsi bederen egiten du. Baina aipaturiko nagusigo linguistikoak ez du mesederik egiten jarduera ekonomiko handiagoa eta enplegua sortzeko ere. Gizarte eleanitzetan, eta Europako hainbat erkidego eta gizarte halakoxeak dira, eskaintza eleanitza hobeto egokitzen da merkatuen kontsumo behar eta aukeretara”.  

Baztarrikak azaldu duen bigarren ideia berriz, hauxe izan da: “BPGren hazkundea –jarduera ekonomikoa sortzen ari den adierazle gisa- proportzionala da neurri batean gizarte kohesio edo orekarekin. Eta gizarte eleanitzetan, gureak halakoxeak baitira, kohesio sozialak harreman zuzena du, ez bakarrik aberastasunaren banaketa ekitatiboarekin edo herritarrei hezkuntza, osasuna nahiz kultura eskuragarri jarriko dien politiken garapenarekin. Horiez gain, gizarte bakoitzak bere hizkuntza aniztasunaz egiten duen kudeaketa demokratiko eta jasangarriarekin ere lotura zuzena du kohesio sozialak.   

Euskadin autogobernua berreskuratu zenetik burutu diren politika egituratzaileei eta sozialei errepaso labur bat egin ondoren, eta kohesio sozialaren gaian identitateak eta hizkuntzak zein harreman duten sakon azaldu ondoren, zera esan du Baztarrikak: “euskara herriaren bizkarrezurrean orno funtsezkoa da, eta autogobernu berriaren hasieratik bertatik, 1982ko Normalizazio Legetik, euskararen inguruko auzia kohesio eta elkarbizitza hitzei loturik garatu da. Hain zuren ere hortik egin dio Euskadiri erkidego gisa indartzeko ekarpena. Norberaren hizkuntzaren aldeko defentsa egitea, identitate faktorea izateaz gain, Giza Garapen Jasangarria lortzeko tresna garrantzitsua da”.

Ildo horretatik etorri da sailburuordeak egin duen aurkezpeneko gako nagusia: “Eleaniztasunaren balioa azpimarratu nahi dut, errentagarritasun ekonomikoaren ikuspegitik helduta. Besteak beste, errentagarritasun sozialak bere baitan duelako errentagarritasun ekonomikoa. Hortik beraz, nire ustean, gastu publiko soziala deritzona inbertsioa eraginkorra da benetan, baita hizkuntza gaiei dagokienean ere”

Datuak

Aurkezpena ilustratzeko asmoz, euskararen eta hizkuntzen eragin ekonomikoaren inguruko hainbat datu esanguratsu ere eman du Baztarrikak. Horien artean aipatzekoak dira hezkuntza sistema euskalduntzearen ingurukoak: 85 lagunek osatzen dute IRALEren euskara taldea. Programa honen aurrekontua 3.510.171 eurora iritsi da 2014an. Beste zenbait kontzeptu gehituta (irakasleen ordezkapenak, material didaktikoa sortzea eta editatzea…) 2012ko gastua 29.617.437 eurora iritsi zen.  

Helduen euskalduntzearen inguruko datuak ere eman ditu: 103 euskaltegi daude (39 publiko eta 64 pribatu), eta 1344 irakasle ari dira lanean horietan. 2014an izan den gastua 55.666.382 eurora iritsi da orotara. Bestetik, Hizkuntza Eskola Ofizialek 71 irakasleri ematen diete lana.  

 

Hizkuntzak eta ekonomia Europako Batasunean

Lehiakortasuna, berrikuntza, garapen ekonomikoa eta hizkuntza aniztasunaren artean dagoen harreman estua aitortua izaten ari da Baztarrikak azaldu duenez, baina beharrezkoa da eztabaida pizten jarraitzea, eta gaiaren dimentsio europarra nahiz nazioarteko proiekzioa indartzea. Honen inguruan sailburuordeak zera zehaztu du: “Errealitate berri honen aurrean, Europako Batzordearen abiapuntuak arazo bat du: Europako Batasunak, bere erakundeetan eta ofizialtasunari dagokionez, ez ditu aintzat hartzen Europako hizkuntza guztiak, hizkuntza hegemonikoak edo Estatu hizkuntzak soilik hartzen ditu kontuan”.  

Europako erakundeetako ordezkariek nahiz sareko kideek modu oso positiboan baloratu dituzte Baztarrikak eginiko ekarpenak eta Europako Batzordearen lehentasunen artean jartzeko eleaniztasunari emandako bultzada, “EU2020Estrategia” eta “Espezializazio Adimentsuaren Markoa-Ris3” deituriko orientabideen agendetan indarturik gelditzen baitira modu honetan.    

Baztarrikaren esanetan “lehiakortasuna, hazkundea, mugikortasuna, enplegagarritasuna eta sormena, Batasuneko herrialdeetan ekonomiaren hobekuntzarako ezinbesteko baliotzat hartzen diren printzipioak, erkidego elebidun edo eleanitzen ekonomia lokalaren onerako ere ezinbesteko ikusi behar dira, bereziki euskara eta hau bezala hizkuntza ofizial direnentzat”

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Bruselan zuzendu duen mahai ingurua NPLD sare europarrak koordinatzen duen agendaren barnean kokatzen da.  NPLD sarea- Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra   2007 amaieran sortu zen. Europako hizkuntza konstituzional, eskualdeetako eta gutxituetako hiztunen interesak ordezkatzea du helburu nagusi, eta bertako kide dira Estatuak, autonomia erkidego edo eskualdetako gobernuak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta hizkuntza plangintzaren alorrean lanean diharduten erakundeak. NPLD Europan ahots bakarrez aritzen den plataforma da, eta agintari politikoei aholku ematen die. Arduradun politikoak hizkuntza aniztasunaren aldeko ekinean animatzea du xede, aniztasun hau Europako Batasunaren politikan helburu eta zehar-balio izan dadin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetza NPLD sareko kide da, eta bere parte hartzeak Euskadiren Europako Batasuneko Ordezkaritzaren babesa du.

 

Bruselas,  2015eko urtarrilaren 21ean

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Maizpide
    2015.eko urtarrilak 24
  • @pxbaztarrika
    2015.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EUSKARA] Patxi Baztarrikak euskarak Europan duen balio ekonomikoa aldarrikatu du Bruselan ➡ http://t.co/4uPaQaxBsj #eusgara

  • @NPLD2020
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @AizpeaOM: "@NPLD2020 @pxbaztarrika eta Elayko Anaje Narbaiza ekonomia eta hizkuntzaren arteko harreman estuaz http://t.co/qZrJt6zgjA

  • @AizpeaOM
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    "@NPLD2020 @pxbaztarrika eta Elayko Anaje Narbaiza ekonomia eta hizkuntzaren arteko harreman estuaz http://t.co/qZrJt6zgjA

  • @NPLD2020
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @MaddiEtxebarria: Euskarak Europan duen balio ekonomikoa aldarrikatu dute Bruselan; Elay enpreseko ordezkaria ere izan da @NPLD2020 http…

  • @gareseuskaraz
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @PatxiSaez: .

    Euskarak Europan duen balio ekonomikoa aldarrikatu dute Bruselan.

    1)http://t.co/hGwQ2GvXO3

    .

  • @PatxiSaez
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    .

    Euskarak Europan duen balio ekonomikoa aldarrikatu dute Bruselan.

    1)http://t.co/hGwQ2GvXO3

    .

  • @BANAIGA
    2015.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EUSKARA] Patxi Baztarrikak euskarak Europan duen balio ekonomikoa aldarrikatu du Bruselan ➡ http://t.co/4uPaQaxBsj #eusgara

  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    [#EUSKARA] Patxi Baztarrikak euskarak Europan duen balio ekonomikoa aldarrikatu du Bruselan ➡ http://t.co/jpHNP8K2VC #eusgara

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Anaje Narbaiza