Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Bertako sagarrez egindako 150.000 litro sagardo Bizkaiko Txotx denboraldian

2015.eko urtarrilak 21

Aitor Elizegi Bizkaiko sukaldaria enbaxadore gisa izan da 2015eko Bizkaiko Txotxararen aurkezpenan, Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak antolatuta Zornotzako Uxarte sagardotegian.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaria, Peli Manterola, ekitaldian izan da eta sagardoa kalitatezko euskal produktu baloratua bezala azaldu du eta sagardogileak egiten duten lanagaitik zoriondu.

Datuen arabera 2014ko sagardo uztan %45 bertako sagarra izan da. Eusko Label Sagardoa, 100% bertako sagarrez egindako sagardoa, 900.000 litrotara heldu da eta Bizkaian ekoiztutako 150.000 litroak ehuneko ehunean bertako sagarrez egindako sagardoa izan da.

Eusko Jaurlaritzatik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzaren bitartez, Euskadin egiten den sagardoan euskal sagarraren presentzia gero eta handiagoa izan dadin bideratzen ari dira ahalegin guztiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitor Elizegi