Berriak Segurtasuna
Eu

Trafiko Zuzendaritzak joko interaktibo bat diseinatu du errepidean prebentzioa, erantzukizuna eta autonomia sustatzeko

2015.eko urtarrilak 23

 Hezkuntza segurtasunaren oinarrietako bat da

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak prentsaurreko batean Heimdal izeneko joko interaktibo bat aurkeztu du. Joko hori 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da eta bere helburua errepidean prebentzioa, erantzukizuna eta autonomia sustatzea da.

 Jokoa helbide honetan eskura daiteke: www.heimdaltrafikoa.eus. Heimdal jokoa bai ikastetxeetan bai familian erabiltzeko modukoa da eta PCn (Windows, Mac eta Linux) eta tabletetan erabil daiteke Linux, Android eta IOS plataformetan. Joko hori modu aktiboan eta dibertigarrian ikasteko diseinatu da.

 Heimdal jokoaren helburua hau ere bada: 

  1. Balioak eskuratzen eta mugikortasun seguruari buruzko ezagutza jakiten laguntzea, ohiko egoeren bidez.
  2. Huts egiteko eta nahasteko aukera ematea, baita errepideko jarrera ez-seguruek dakartzaten ondorioak zein diren ikustea ere. 

Joko adimendun honekin Trafiko Zuzendaritzak, batetik, ikastetxeek beraien urteroko programazioan errepideko hezkuntzari buruzko edukia sartzeko dituzten zailtasunei aurre egin nahi die eta, bestetik, familiei mugikortasun seguruaren alorrean duten hezkuntza-eginkizunean lagundu nahi die. 

«Teknologia berrien garaian, ez dugu atzean gelditu nahi eta uste dugu Serious Game izenekoak gazteengana zuzen iristeko modu bat direla. Kasu honetan, Heimdal jokoarekin, jolasean arituta ikastea sustatzen dugu, modu dibertigarri eta praktikoan, hain zuzen.» – adierazi du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok. “Funtsezkoa da material berriak eta ikasteko modu berriak sortzea, gaur egun oinez eta bizikletarekin dabiltzanentzat, baita, era berean, etorkizunean gidariak izango direnak kontzientziatzeko ere.”

 Jokoa Villecity hirian kokatzen da. Hiri hori estualdian dago eta indar arraro bat hiriaren jabe egin da. Norbait bertako herritarrak nahasten eta hiriaz jabetzen saiatzen ari da. Heimdal, segurtasunaren superheroia da, baina ez du indar arraro hori neutralizatzea lortzen eta laguntzaileak behar ditu. Bai baitaki horrela bakarrik lortuko duela garaipena. Jokalarien eginkizuna hainbat misio gainditzea da eta, misio horietan, jokalarien eta beraien ingurukoen segurtasuna kolokan egongo da.

 Jokoa segurtasunerako eta bizitzarako gaitasunen ikuspuntutik sortu da. Heimdal hezkuntza-baliabide bat da, sentiberatasunarekiko eta arriskuarekiko kontzientzia handiagoa izateko, taldearen presioari aurre egiteko eta norbera nahiz norberaren emozioak kudeatzeko. Hori guztia inguruneko arretaren eta azterketaren ikuspuntutik landu da, baita errepideko egoera zehatz batzuetan estresa egokitzeko, horrekiko malgua izateko eta hori kudeatzeko ikuspuntutik ere.

 Tresna berri hau Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak egindako beste hezkuntza-baliabideei erantsi behar zaie. Trafiko Zuzendaritzak horiek guztiak egoera arriskutsuak saihestuko dituzten errepideko ohitura eta jarrera seguruak sustatzeko ikastetxeen eta familien eskura jarri ditu (webgune honetan eskura daitezke: www.trafikoa.net «Hezkuntzan»). Biak, bai ikastetxeak bai familiak, prebentzioari buruzko lehenengo balioak lantzen diren funtsezko guneak dira, eta gune horietan, hain justu, prebentzioari lotutako ohiturak eta jarrerak, pixkanaka-pixkanaka, beretzen dituzte haurrek.

 Eusko Jaurlaritzak, Trafiko Zuzendaritzaren bidez, gure gizartea kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko konpromiso argia dauka, gizartea hartzen dituen arriskuez gehiago jabetzeko eta errepideko segurtasunari eragiten dioten jarrerekiko erabat arduratsua izateko.

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Anginma
    2015.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    La Dirección de Tráfico diseña un juego interactivo para fomentar la prevención en el ámbito vial - http://t.co/0O7PEDvcrG

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2015.eko urtarrilak 24

    Aprovecho para un último comentario. La directora de tráfico debe dar ejemplo y aportar, y no hacer un llamamiento a la ciudadanía diciendo que deben tomar las precauciones cuando estas las toman. La ciudadanía no es tonta, no debe aportar nada si no le es enseñado o si la directora de tráfico no demuestra un mínimo de inteligencia superior a la media, y a falta de esta, un máximo de interés por conocer. Un buen entrenador debe saber más que un jugador, para darle sus conocimientos, y no a la inversa. Debería haber estado y grabado un vídeo en Elgoibar declarando lo mismo que ha dicho en la mesa en aquel túnel y haber cancelado la presentación del juego. No tiene por qué avergonzarse, tiene poder, inteligencia y una gran responsabilidad. Esta es mi opinión, que creo que moderna, razonable y acertada en los tiempos que corren. Saludos.

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2015.eko urtarrilak 24

    No metan la pata, señores, porque tienen una gran responsabilidad y me da pena tener que comentar esto cuando pasa un accidente tan trágico pero mirad que voy a aprovechar la circunstancia. En cuanto al accidente en Eibar, deberían haberse informado y leído el informe del ingeniero reconstructor, para poder enseñar a la ciudadanía sobre la veracidad y además adoptar las medidas necesarias para que no vuelva a ocurrir, como la peligrosidad del tramo, si ha habido que lamentar más victimas en el tramo o solamente ha sido mala suerte. Deben actúar y para ello tienen que aprender y a utilizar los recursos que tienen a su alcance que no son pocos, a distinguir entre un ciclomotor y una motocicleta, qué tipos de asfalto hay, qué tipos de vías, etc. y enseñarnos qué es lo que quieren que hagan los ciudadanos pero de forma concreta, y aprovechar este tipo de sucesos para alertar de los riesgos en el caso de que haya sido por el mal estado del neumático, o la meteorología, salir en los medios y comunicar la importancia de llevar el vehículo en buen estado o la conducción con meteorología adversa es peligrosa, en el caso de que no tengan presupuesto para adoptar soluciones como el arreglo de las carreteras. He leído su declaración respecto al accidente y su discurso es muy pobre cuando dice llamar a la prudencia porque denota que ni siquiera sabe como se ha producido el accidente ni qué tiempo hacía, porque es una persona ignorante o no se sabe cual es realmente su trabajo, y esto la hace mala responsable y trae consecuencias. No sé si se dan cuenta de esto, pero deben cambiar, ser más creativos y dar a la sociedad un ejemplo, porque hoy en día la sociedad les ha sobrepasado, tanto en educación como información en cuanto a carreteras. Debe saber más en la materia, estudiar, informarse, molestarse, trabajar, no solo eso, sino que además deben transmitir su conocimiento sobre el tráfico a la ciudadanía que se desplaza por vuestras (nuestras) carreteras, para que al menos ustedes se puedan ganar el respeto, el pan y el puesto de trabajo. Eso es para mí ser responsable y un buen político. por lo demás la idea del videojuego me parece bien. La educación es costosa, pero la ignorancia lo es más.

  • @CyberEuskadi
    2015.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    "La Dirección de Tráfico diseña un juego interactivo para fomentar la prevención, en el ámbito vial" http://t.co/b2UJgyn8iQ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mª Jesús Iturralde, Responsable del Area de Educación y Formación Vial, Martín Gil, Técnico de Educación Vial