Berriak
Eu

Biktimen gaian 2015eko ekintza-plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

2015.eko urtarrilak 21

Memoriaren Institutua, Gertu Lekukotzak, Eraikiz Programa, biktimen elkarteak aintzatestea eta biktimen bateratze-ekitaldi pluralak antolatzea, Udal Erretratuak: horra hor, Eusko Jaurlaritzaren zenbait ekimen zehatz 2015erako.

Eusko Jaurlaritzak 2015erako lan-dokumentua eman dio Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari.

Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak aurtengo lehen bilera egin du gaur goizean Lehendakaritzan eta 2015eko ekintza-plana biktimen gaian. Bateratzeko asmoa mantentzea eta sustatzea aurkeztu du bilera horretan Eusko Jaurlaritzak.

Jaurlaritzaren abiapuntua da azken urteotan indarra hartu duela ideia eta asmo batek, alegia,  bateratze bide bat urratu behar dela biktimen alorrean bizikidetza erdiesteko. Eusko Jaurlaritzak 2015ean ere ildo horretan jarraitzea proposatzen du.

Horretarako, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren dokumentu honek zehaztu ditu biktimen gaian zein jarduera burutuko dituen Jaurlaritzak 2015eko urte honetan. Honako hauek izango dira jarduera horiek: 

  • Memoriaren Udal Erretratuak. Jaurlaritzak EAEko hiru hiriburuen Memoriaren Udal Erretratua eman die Eusko Legebiltzarrari eta hiru hiriburuetako udalei. Ekainean amaituko dira 146 udal erretratuak. Horrek Memoriaren Mapa garatzen jarraitzeko eta Memoriaren Eguna udal gehiagotara zabaltzeko balioko du. 
  • Eraikiz Programa. Biktimen arteko edo biktimekiko elkarrizketa seguruak izateko askotariko espazio anitzak sortzea. Programa hau duela urtebete ari da garatzen, modu isil eta esperimentalean. 
  • Gertu Lekukotzak. Biktimen lekukotzak grabatzea Memoriaren Institutuari emateko azaroan. 
  • Biktimen elkarteak. Estatu osoko terrorismoaren biktimen elkarteentzako harrera‑ekitaldi bat egitea. 
  • Bateratze plurala, biktimen partaidetzarekin. Biktimen artean edo biktimekin bateratze ekitaldi eta bilerak egingo dira.

 Beste zenbait:

  • Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.  Ekainean inauguratuko dela aurreikusten du Jaurlaritzak. 
  • Iragana argitzea. Jaurlaritzak sakonago aztertuko ditu 1960tik 2014ra artean erakunde terroristek heriotza eraginez burutu dituzten atentatuen auzi-egoerari buruzko txostenetik ateratako ondorioak. Txosten hori 2014an aurkeztu zen. 
  • Iraganaren gogoeta kritikoa. Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz eskatuko du lan egin behar dela ekintza terroristek edo motibazio politiko edozein indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketei buruzko gogoeta kritikoa edo autokritika egiteko prozesuetan.

Bestalde, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak eutsi egingo die biktimen elkarteekiko aldizkako harremanei, laguntza politikei eta elkarteekiko, Terrorismoaren Biktimen Fundazioarekiko, Fernando Buesa Fundazioarekiko, Kriminologiaren Euskal Institutuarekiko eta  EHUrekiko diru-laguntza eta hitzarmen ildoei.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urtarrilak 21

    Nire eskerrona eta zorionak helarazi nahi dizkizuet egiten ari zareten lan on eta ugariagatik, gutxitan aintzatetsia eta askotan kritikatua.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis de la Cuesta