Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Oregik zuzenean erantzungo ditu herritarrek egindako galderei #OregiTopaketan

2015-01-20

#OregiTopaketa ekimenaren barruan gizarte sareetan herritarren boto gehien jaso dituzten 20 galderei erantzungo die Ana Oregi sailburuak jendaurrean. Ekimen hau datorren ostegunean izango da, urtarriilaren 22an, goizeko hamarretan eta Youtuben zuzenean jarraitu ahal izango da. 

Gaur galderen bozketa epea amaitu egin da eta hauxek izan dira Facebook-en “Atsegin dut”, iradokizun edo partekatu gehien edota Twitter-en bertxio edo “gogoko” gehien jaso dituztenen arabera aukeratu diren 20 galderak.

Zuzeneko emanaldian erantzuten ez diren galderak Irekia webgunearen bitartez erantzun eta argitaratuko dira, eta Irekiaren gizarte-sareetako identitateen nahiz Eusko Jaurlaritzaren beste identitateen bitartez zabalduko dira, horren berri izan dezaten herritarrek.

Herritarrek zehatzago ezagutu nahi izan dute Ana Oregi sailburuaren jarduera publikoari lotutako informazioa eta horretarako Twitter, Facebook eta Youtube bitartez #OregiTopaketa hashtag-arekin prestatu diren parte hartzeko bideak erabili dituzte. Emanaldiaren bideo osoa Irekian eta Youtubeko Irekiaren kanalean zabalduko da.

Egindako galdera guztien zerrenda

4 iruzkin
  • @julenpollo
    2015-01-21

    Comentario de Twitter:
    RT @GreenpeaceEUS: La consejera de Medio Ambiente, Ana Oregi, responderá mañana día 22 a las 20 preguntas más votadas #OregiTopaketa http:/…

  • @karpintxiki
    2015-01-21

    Comentario de Twitter:
    RT @GreenpeaceEUS: La consejera de Medio Ambiente, Ana Oregi, responderá mañana día 22 a las 20 preguntas más votadas #OregiTopaketa http:/…

  • @Goiener
    2015-01-21

    Comentario de Twitter:
    RT @GreenpeaceEUS: La consejera de Medio Ambiente, Ana Oregi, responderá mañana día 22 a las 20 preguntas más votadas #OregiTopaketa http:/…

  • @GreenpeaceEUS
    2015-01-21

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Medio Ambiente, Ana Oregi, responderá mañana día 22 a las 20 preguntas más votadas #OregiTopaketa http://t.co/CNqVN2f1UW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)