Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Bahía de Bizkaia Gasen tanga berria inauguratu du

2015.eko urtarrilak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia sailburuak Bahía de Bizkaia Gas erakundearen gas-tanga berria inauguratzeko ekitaldian parte hartu dute gaur goizean, Enagaseko presidente Antonio Llardénekin batera. Lehendakariaren arabera, zabalkuntza hau aurrerapausoa da Euskadiko politika energetikoan. Izan ere, hazkunde jasangarrirantz abiatzen ari da, industriari eta etxe- eta merkataritza-jarduerari energia hornituz.

Likidotutako gas naturalaren tanga berriak 450.000 metro kubiko gas biltzeko ahalmena du, eta 130 milioiko inbertsioa behar izan du. Azpiegiturak Euskadiren posizio estrategikoa indartuko du, Arku atlantikoko likidotutako gas naturalaren sarrera nagusia izango baita. 

Urkulluk nabarmendu du azken 30 urteetan Euskadiko egitura energetikoa goitik behera aldatu dela, gas naturalaren kontsumoa % 1etik % 38ra handitu baita. Datu horrek argi uzten du duela zenbait hamarkada eredu jasangarri baten alde egindako apustua. Horretarako, iturriak dibertsifikatu eta energia berriztagarriak bultzatu zituzten. «Hala sortu zen Bahía Bizkaia Gas –gogorarazi du lehendakariak-, Euskadiko gas-sistema indartzeko eta gas naturala etxe guztietara helarazteko, petrolio-deribatuen garrantzia txikitzeko eta energia eskurago edukitzeko eta garbiagoa izateko». Lehendakariaren ustez, tanga berrian egindako inbertsioak Eusko Jaurlaritzak Euskadiko energia-politikarekin duen konpromisoa egiaztatzen du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2015.eko urtarrilak 23

    pues me alegro mucho animak @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)