Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritza CENATIC-eko Patronatuan sartu da

2010.eko ekainak 17

 

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du Euskal Administrazioa CENATIC Patronatuan sartzea. Aipatutako patronatua iturri irekietan oinarritutako IKTak aplikatzeko erreferentziazko Zentro Nazionala da. Estatuko Fundazio Publiko horren helburua da sozietatearen alor guztietan, batez ere herri administrazioetan eta ETE teknologikoetan, iturri irekietako softwarearen erabilera sustatu eta hedatzea.   

CENATICeko Patronatuan parte hartuz, Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du sofware librean oinarritutako teknologiak sustatzeko estrategia gauzatzen.  Software librea da exekutatzeko, iturburu-kodea ikusteko, hura aldatu edo hobetzeko eta beste erabiltzaileei kopiak birbanatzeko askatasuna ematen duen lizentzia batekin banatzen dena. Horrela, eta doakoa den ala ez bezalako gaiak alde batera utzirik, bereizgarri dituenak alderdien, hornitzailearen eta erabiltzailearen, eskubide eta betebeharrak dira, lizentzian jasota daudenak, hain zuzen.

Eusko Jaurlaritza sartu ondoren, une honetan CENATICeko Patronatuan parte hartzen dutenak, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaz gain (red.es delakoaren bitartez) dira Extremadurako Junta, Andaluziako Junta, Asturiasko Printzerria, Aragoiko Gobernua, Kantabriako Gobernua, Kataluniako Generalitatea, Balear Uharteetako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzak, baita Atos Origin, Bull, Telefónica eta Gpex enpresak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko