Berriak Osasuna
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzen duena, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako 2014. eta 2015. ekitaldietako tratamendu medikuetarako atxikimendua errazteko diru-laguntzen deialdia finantzatzeko. (2015-01-20(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urtarrilak 20

 

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZAK ESKATU AHALKO DIRA BERRIZ 2015EKO OTSAILAREN 2TIK AURRERA, MEDIKAMENTUEN GASTUARI AURRE EGIN ETA TRATAMENDUEI EUTSI AHAL IZATEKO

Eusko Jaurlaritzak, Osasun Sailaren bidez, 2015ean ere botiken kopagoa konpentsatzeko laguntza-deialdia egingo du, gaixotasun- eta premia-egoera objektiboan dauden herritar-taldeek tratamendu medikoak jarraitzen dituztela bermatzeko konpromisoari eutsiz.

2015eko otsailaren 2tik aurrera eskatu ahalko zaizkio laguntzok Eusko Jaurlaritzari, botika-gastuari aurre egin, tratamenduari eutsi ahal izan eta egoera ahulean dauden pertsonei arreta bermatzeko. Osasuneko desberdintasunak ekiditea da laguntza horien xedea.

Aurtengo laguntzak Euskadiko Osasun Sistemako langileek 2014ko abenduaren 1etik 2015eko azaroaren 30era artean agindutako tratamenduak betetzea erraztera bideratuta egongo dira. Horretarako, Osasun Sailak 11,5 milioi inguruko kontu-saila xedatuko du. Behar izanez gero, kopurua handitu ahalko da, laguntzaren onuradun guztiei arreta emateko.

Horrenbestez, agindua onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2an abiaraziko da eta 2015eko laguntza eskuratzeko interesa duten pertsonek data horretatik aurrera aurkeztu ahalko dituzte eskabideak. Horrenbestez, Osasun Sailak nabarmendu nahi du 2014an laguntza eskatu zuten pertsonek eta 2015ean ere laguntza jaso nahi dutenek 2015ean berriz aurkeztu beharko dutela eskabidea.

Laguntzen onuradunak honako hauek izan ahalko dira:
Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak -eta horien onuradunak-, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak eta Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak.

Langabezia-egoera legalean dauden eta langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak -eta horien onuradunak-, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

Osasun Sistema Nazionaleko aseguratu edo onuradun ez izan arren, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoaren, aplikazio-arloan sartzen diren pertsonak, baldin eta baliabiderik ez badute.

MUFACEren, MUGEJUren eta ISFASen pentsiodunak, EAEn erroldatuta daudenak eta 18.000 eurotik beherako urteko errentak dituztenak, eta horien onuradunak.

Eskabideak aurkezteko lekuari dagokionez, hainbat bide erabili daitezke; adibidez, Internet bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak. Horrez gain, Osakidetzako osasun-etxeetan edo anbulatorioetan; norberari dagozkion Osasuneko ordezkaritzetan; edo herritzarrei arreta emateko Zuzenean zerbitzuaren bidez.

Izapide telematikoa edota aurrez aurrekoa hautatuta, bi eskabide-eredu daude; sinplifikatua, pertsona gehienek aurkeztuko dutena, eta arrunta, bi kasuetarako balio duena.

bakuna, bere erraztasunagatik posible denean aholkatzen dena; kasu honetan, datu pertsonalak eta diru-sarrera egingo den kontu-korrontea soilik eman behar dira.
ohikoa, kasu honetan, erosketen tiketak, errezetak eta dirulaguntza hauen onuraduna izateko frogagiriak aurkeztu behar dira. Azken eredu hau, honako bi kasutan aholkatuta dago:
a) Euskaditik kanpo sendagaiak erosi dituzten dirulaguntzen onuradunak
b) MUFACE, MUGEJU eta ISFAS-eko pentsiodunak -eta euren onuradunak-, EAEn erroldatuta eta urteko 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak

2014ko diru-laguntzen deialdia

2013ko uztailaren 1etik 2014 azaroaren 30era arte agindutako botikak barnen hartzen zituen 2014ko Laguntza-deialdiari dagokionez, eskabideak aurkezteko epea iragan abenduaren 10ean amaitu zen. Egiteko dauden ordainketak 2015eko lehen lauhilekoan ordainduko dira.

2014ko diru-laguntzen deialdian, 17 hileko iraupena izan duenak, guztira, 126.225 eskabide aurkeztu dira.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzen duena, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako 2014. eta 2015..... http://t.co/ex0yFaKuiM