Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Dekretua, zeinarekin honako programa garazten baita: enpresa txiki eta ertainak, banako enpresarioak eta profesional autonomoak finantzarioki laguntzeko 2015erako programa. (2015-01-20(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urtarrilak 20

LABURPENA

ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEI ETA PROFESIONAL AUTONOMOEI FINANTZA-LAGUNTZA EMATEKO 2015EKO PROGRAMA ONARTU DU EUSKO JAURLARITZAK

Euskadiko ETEei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko 2015eko programa eratzen duen dekretua onartu du Gobernu Kontseiluak gaurko bileran. Kolektibo horiek bankuen finantzazioa lortu ahal izatea da programaren helburua, aukera izan dezaten, hartara, beren zirkulatzaile-premiak bideratzeko, epe laburreko zorra berritzeko eta epe laburreko zor hori epe ertain edo luzeko zor bihurtzeko.

Iazkoaren aldean, 2015eko programan, murriztu egin da maileguen interes-tasa; hala, sei hilerako Euriborrari (% 0,2) eragiketaren epearen araberako gehieneko diferentzial batzuk gehituta finkatu da gehieneko interes-tasa: % 2 gehituko zaio hiru urterako eragiketetan; % 2,25 bost urterako eragiketetan, eta % 2,50 zazpi urterako eragiketetan. Programaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatu.

Ogasun eta Finantza Sailak programa inplementatzeko behar diren hitzarmenak sinatuko ditu elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau