Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzak zer iritzi duen Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeak Ararteko erakundea arautzeko aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz. (2015-01-20(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko urtarrilak 20

LABURPENA

ARARTEKOAREN EGITEKOA INDARTZEKO ETA HAREN OBJEKTIBITATEA ETA INDEPENDENTZIA HOBETZEKO LEGE PROPOSAMENAREN ALDEKOA DA EUSKO JAURLARITZA

Planteatutako aldaketen artean, herritarrek egindako kexen berri emateko 20 egun natural izango ditu Arartekoak, eta ezohiko kasuetan 30 egun ere har litzake.

Ekimena Arartekoak berak proposatu du, eta VIII. Legegintzalditik izapidetzeko dago. Garai hartan, Legebiltzarreko talde guztiek babestu zuten proposamena.

Gobernu Kontseiluak adierazi du gaur Arartekoaren erakundea erregulatzeko Lege proposamena kontuan hartzearen aldekoa dela. Proposamen horrek erakundearen egitekoa indartu nahi du, eta, haren zereginak hobeto betetzeko, objektibotasuna eta independentzia handitu nahi ditu.

Legebiltzarreko ekimenak, beste hainbaten artean, jasotzen du Arartekoak arrazoizko epe bat ezarriko duela eskatutako informazioa, espedienteak edota beste edozer datu emateko. Jasotako kexen ikerketen inguruan eta Arartekoak eperik ezarri ezean, gehieneko epea 20 egun naturalera murriztuko da, eta ezohiko kasuetan 30 egun natural ere har litzake.

Legebiltzarreko testuan Arartekoak berak egindako proposamenak daude bilduta, erakundearen izaera objektibo eta inpartzialari eusteko. Hala, ezartzen du arartekoaren erakundeak ez duela batere aginduzko mandaturik jarraituko, betiere Legebiltzarrak helarazten dizkion instrukzio eta gomendioei kalterik egin gabe. Horrez gain, Arartekoaren egitekoei, eskubideei eta ahalei dagokienez, erakundeak administrazioaren espediente eta dokumentuetara duen zuzeneko sarbidea arautzen du. Hori egun ere gertatzen da, baina indarrean den legediak ez du erregulatzen.

Era berean, lege-proposamenak jasotzen du Arartekoaren ordezkoa ere Legebiltzarrak aukeratzea, Arartekoarekin egiten duen moduan, (bakanteetan, ezinezkotasun fisikoetan edota aldi baterako absentzietan jardungo luke ordezkoak).

Ekimena VIII. Legegintzalditik izapidetzeko dago. Garai hartan, Legebiltzarreko talde guztiek babestu zuten proposamena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau