Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen sareko kide elkartua izendatu dute

2015.eko urtarrilak 20

Belgikako ordezkariez aparte, sareko lehen estatu gabeko kultura institutua bilakatu da Etxepare

Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterreko kide elkartua bilakatu da gaur goizean, erakundeak Letoniako Bruselako Enbaxadan burutu duen batzordearen bileran. Waloniar eta flandriar institutuez gain, Europako estatu bat ordezkatzen ez duen lehen kultura institutua bilakatu da horrela Etxepare Euskal Institutua, British Council, Goethe Institut, Alliance Française, Instituto Cervantes eta beste hainbatekin batera.

Onespena Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak batera garatutako lanaren fruitua da, eta pasa den irailean Aizpea Goenaga Institutuko zuzendariak EUNICeko Zuzendaritza Batzordeari erakundearen izaeraren eta helburuen berri eman ondoren dator.

Europako herrialdeen arteko kultur esparruko lankidetza sustatzea  eta aldeaniztun kultur-egitasmo eta ekimenak eragitea du helburu EUNIC sareak.Etxepare Euskal Institutua sareko kide bilakatzeak Europar Batasuneko gainontzeko estatuekin zuzenean aritzeko aukera emango dio Euskadiri, eta euskal eragile eta sortzaileentzat elkarlanerako aukera berriak lortzeko bideak zabalduko ditu. Euskadi Europar Batasunean kokatzeko lanaren emaitza garbia da.

Gaurko bilera Letoniako Bruselako Enbaxadan egin da, herrialde horrek bere gain hartu duelako Europako Batzordeko lehendakaritza 2015eko lehen seihilerako; izan ere,   agintaldiko kultura programa aurkeztu die bilkuran Letoniako Lehendakaritzak Bruselako EUNICeko kide guztiei.  Bileran Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak ere esku hartu du, EUNICek gonbidatuta, euskal institutuaren onespenaren lekuko izateaz aparte sarea osatzen duten beste kideekin harremanetan jarri eta ekintza zehatzetan parte hartzen has dadin. Zuzendariak bihotzez eskertu die sareko partaideei euskal kulturaren sustapenerako institutuarekiko aitorpena, eta elkarlanerako prestutasuna eta ilusioa adierazi die.

 

2 iruzkin
  • @infialonso
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen sareko kide elkartua izendatu dute, http:…

  • @egarate
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen sareko kide elkartua izendatu dute http://t.co/RXbICGe3Ez

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak