Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

IVAP-ek gaur arratsaldean aurkeztuko du EUDEL-en egoitzan Gestión inteligente de las redes sociales en la Administración Pública liburua

2015.eko urtarrilak 21
  • Sare sozialen beldur ez izatera eta herritarrekiko komunikazio eta elkarreraginerako beste kanal baten modura erabiltzera animatzen ditu erakundeak eskuliburu horrek.
  • Egileen iritziz funtsezkoa da herri-administrazioek sare sozialei prestatutako taldeen bitartez eta aurretiko plangintza edukita heltzea, baita ondoren eraginaren ebaluazio bat egitea ere.

IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak gaur arratsaldean (18:30ean, Bilboko EUDELen egoitzan) aurkeztuko du Gestión inteligente de las redes sociales en la Administración pública liburua (Antonio Díaz Méndez eta Óscar Cortés Abad).

Antonio Díaz Méndez soziologoa ez ezik, Herri Administrazioetako Kudeaketa Funtzio, Lidergo eta Berrikuntzako diplomaduna ESADEn eta Kalitate Kudeaketakoa IEn ere bada. Óscar Cortés Abad, berriz, Industriako ingeniaria da, baita Herri Ad­ministrazioen Kudeaketa Funtzioko diplomaduna ESADE Business Schoolean ere, eta IESE Business Schooleko Zuzendaritza Kudeaketako Programa ikasi du.

Aipatutako eskuliburuak hainbat jarraibide, ideia eta gogoeta biltzen ditu erakundeei laguntzeko beldurra gal dezaten eta sare sozialak herritarrekiko komunikazio eta elkarreraginerako beste kanal baten modura erabil ditzaten. Horri esker, eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortuko dute herritarrei ematen dieten zerbitzu publikoan.

Liburuaren egileen ustez sare sozialak aukera bat dira erakundeek hesiak apur ditzaten eta, horrez gain, informazioaren gertutasun eta pertsonalizazio handiagoa, herritarrekin zuzenean hitz egitea, lankidetza areagotzea, eduki-ekoizpenen demokratizazioa, gardentasuna hobetzea... lor dezaten. Sareek, halaber, berehalakotasuna eta norabide-bikoiztasuna eskaintzen dituztenez, horrelakoak erabiltzen dituen herri-administrazioa informazioaren zein ezagutzaren hartzailea eta igorlea izan daiteke aldi berean.

Saihestu beharreko ekintzen artean, egileek hauxe nabarmendu dute bereziki: herri-administrazioak errepikakorrak izatea edo propagandistikotzat har daitezkeen mezuak zabaltzea, horrelakoek nahi denaren kontrako eragina izan eta solaskideak eskaintzen zaizkion edukiekiko interesa galtzea eragin baitezakete.

ESTRATEGIA PLANIFIKATZEA

Gestión inteligente de las redes sociales en la Administración pública liburuak dioenez, herri-administrazio batek sare sozialetan arrakasta lor dezan funtsezkoa da horiek profesionalizatzea eta horietaz arduratzen diren talde kualifikatuak eta prestatuak edukitzea.

Talde horiek, sare sozialetan lana hasi aurretik, estrategia ondo planifikatu behar dute; horrela bada, jo nahi duten biztanlearen sektorea eta hartzaile objektiboak argi eta garbi identifikatu behar dituzte, baita zer helburu dituzten, zer mezu helarazi nahi duten, nolako elkarreragina nahi duten... ere.

Hortik abiatuta, Gestión inteligente de las redes sociales en la Administración pública liburuak sare sozialei heltzeko bost lan-metodo onenak identifikatzen ditu:

  • Begiratzea, behatzea, nabigatzea eta ikastea.
  • Informatzea, zabaltzea, astintzea eta mobilizatzea.
  • Komunikatzea, entzutea, hitz egitea eta parte hartzea.
  • Zerbitzua ematea, trukatzea, integratzea eta koproduzitzea.
  • Berritzea, birdiseinatzea eta berrasmatzea.

Azkenik, garrantzitsua da elkarreraginaren eragin eta emaitza zehatzak neurtzea eta ebaluatzea.

LIBURUAREN SALMENTA

Liburua, paperean zein edizio digitalean, eskuragarri dago jada IVAPeko argitalpenen katalogoan: Gestión inteligente de las redes sociales en la administración pública.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanEuskadi
    2015.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @LuisSaratxaga: El IVAP presenta esta tarde el libro "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Admini... http://t.co/CNbe4ya

  • @LuisSaratxaga
    2015.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    El IVAP presenta esta tarde el libro "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Admini... http://t.co/CNbe4yaQUw

  • @CyberEuskadi
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    El IVAP presenta el libro "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Administración" http://t.co/qT4MXG4BBV @oscarcortes @adiazmendez

  • @jescoin
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: IVAPek gaur "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Administración pública" liburua aurkeztuko du @Gob_eus http://

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: IVAP presenta esta tarde el libro "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Administración pública" @Gob_eus http://t

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: IVAPek gaur "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Administración pública" liburua aurkeztuko du @Gob_eus http://

  • @jerkoreka
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    IVAPek gaur "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Administración pública" liburua aurkeztuko du @Gob_eus http://t.co/b9Ueu4FplH

  • @jerkoreka
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    IVAP presenta esta tarde el libro "Gestión Inteligente de las redes sociales en la Administración pública" @Gob_eus http://t.co/9GczAYts3g

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)