Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Amaitu da epea bizitegien kuantifikazioan egin diren aldaketen aurka alegazioak aurkezteko. Aldaketa horiek Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan egin dira.

2015.eko urtarrilak 20

Ingurumen eta Lurralde Politiketako Sailak bizitegi-kuantifikazioaren aldaketa bultzatu zuen, Euskadiko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan. Gero, jendaurreko informaziorako tramitea zabaldu zuen, nor edo nork ezer adierazi edo alegatu behar bazuen ere 2014ko irailaren 30era bitartean.

IREKIAn proposamen bat zabaldu zen, gai horri buruzko adierazpenak-eta jasotzeko; bada, 12 boto eta 6 azalpen iritsi ziren. Jendaurreko informazioaldian, berriz, 129 alegazio iritsi ziren, toki-administrazioetatik, foru-aldundietatik, administrazio zentraletik, partikularrengandik, eragile sozialetatik eta elkarteetatik. Erantzunak prestatzen ari gara.

Eusko Jaurlaritzak oso ondo irizten die ekarpen horiei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko