Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 122 eee izapidetu ditu abenduan
Abenduan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 122 espediente izapidetu ditu; hau da, azaroan baino % 90 gehiago (64) eta iazko hil berean baino % 41 gutxiago (207).
Abenduko 122 espedienteetatik 103 (% 84) lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 1.514 langileri (% 93) eragin zieten. Abenduan, etendura-espedienteak 62 izan dira, lanaldia murriztekoak 54 eta azkentzeko espedienteak 6. Etendura-espedienteek 1.285 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 21 gutxiagori; lan-jardunaldia murriztekoek 280 langileri (-% 51); eta iraungitze-espedienteek 60ri (iaz baino % 53 gutxiagori).
Sektoreei dagokionez, abenduan, lehen sektorean, EEE 1 izan zen; eraikuntza, industria eta zerbitzuen sektoreetan, berriz, espedienteen ehunekoa aurreko hilabeteetakoaren antzekoa izan zen.
Egun, 7.458 langileri eragiten dieten 700 espediente daude indarrean; espediente horietatik 560 (% 79) aurreko baten jarraipena dira. Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.
2014ko balantzea
2014an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 1.434 enplegu-erregulazio espediente izapidetu zituen, 2013an baino % 41 gutxiago (2.426). Espedienteek 16.747 pertsonari eragin zieten; hau da, aurreko urtean baino % 47 gutxiagori (31.790).
Etendura-espedienteak 814 izan ziren eta 12.091 pertsonari eragin zieten (-% 50); lan-jardunaldia murriztekoak 543, eta 3.196 pertsonari eragin zieten (-% 45); eta, azkenik, iraungitzekoak 77 izan ziren, 1.460 pertsonari eraginez (-% 22).
OHARRA:
Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.
-
2015-01-20
Comentario de Twitter:
[EEE] Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 122 #eee izapidetu ditu abenduan ➡ http://t.co/kT0dtZZdZp #eusgara