Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak berriro irekiko du baterako ordainketa farmazeutikoa konpentsatzeko laguntzak jasotzeko epea

2015.eko urtarrilak 20

 

Otsailaren 2tik aurrera, berriro eskatu ahal izango dira botiken gastua ordaintzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzak. Erabakia gaur goizean hartu du Gobernu Kontseiluak, eta osteko prentsaurrekoan Jon Darpón Osasuneko sailburuak azaldu du laguntza horien helburua dela gaixotasun eta beharrizan egoera objektiboan dauden herritar-talde jakinei tratamendu medikoen adherentzia ziurtatzea.

 

Laguntza horiek Osakidetzako langileek 2014ko abenduaren 1etik 2015eko azaroaren 30era arte preskribaturiko tratamenduetarako izango dira, finantzatzekoak badira. Jaurlaritzak ia 11,5 milioi euroko partida bideratuko du honetara. Sailburuak zehaztu duenez, hauek dira laguntzon onuradunak: urtean 18.000 euro baino gutxiago kobratzen duten pentsiodunak eta langabeak, besteak beste.

 

Osasuneko sailburuaz gain, Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzetako sailburua ere izan da prentsaurrekoan, baita Josu Erkoreka bozeramailea ere. Gatzagaetxebarriak jakinarazi du Euskadiko Aurrezki-kutxen eta banku-fundazioen Legearen aurreproiektua kontsulta publikoko eta alegazioen fasean ipini duela Jaurlaritzak. Lege-aurreproiektu honen helburua, bere esanetan, EAEko aurrezki-kutxen egungo araudia Estatukora egokitzea da. Horrez gain, Euskadiko banku-fundazioen araubide juridikoa ere erregulatuko du esandako legeak.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.01.20)

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak berriro irekiko du baterako ordainketa farmazeutikoa konpentsatzeko laguntzak jasotzeko epea http://t.co/ut0q5Qk9L4

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre de nuevo el plazo para las ayudas de compensación del copago farmacéutico http://t.co/PqD4Vz232o

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak botiken kopagoa konpentsatzeko laguntza-deialdia egingo du 2015ean ere http://t.co/ut0q5Qk9L4

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco abre de nuevo el plazo para las ayudas de compensación del copago farmacéutico http://t.co/PqD4Vz232o

  • @paoloigna1
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Acuerdos adoptados en #ConsejoGobierno de @Gob_eus celebrado en Lehendakaritza ➡ http://t.co/usgo4Iankv #Transparencia #Compro…

  • @radio_vitoria
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Acuerdos adoptados en #ConsejoGobierno de @Gob_eus celebrado en Lehendakaritza ➡ http://t.co/usgo4Iankv #Transparencia #Compro…

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Acuerdos adoptados en #ConsejoGobierno de @Gob_eus celebrado en Lehendakaritza ➡ http://t.co/usgo4Iankv #Transparencia #Compro…

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#CONSEJOGOBIERNO] Acuerdos adoptados por @Gob_eus celebrado en Lehendakaritza ➡ http://t.co/Fk3RTbEfDq #Transparencia #Compr…

  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    [#CONSEJOGOBIERNO] Acuerdos adoptados por @Gob_eus celebrado en Lehendakaritza ➡ http://t.co/Fk3RTbEfDq #Transparencia #CompromisoPersonas

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)