Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

DBEBk jardunaldi bat antolatu du, 10. urteurreneko ekitaldiak amaitzeko, Espainiako, Kataluniako eta Euskadiko datuak babesteko agentziekin

2015.eko urtarrilak 23

Administrazioek eta enpresek datu pertsonalekin egiten dituzten tratamenduez, teknologiaz eta pribatutasunaz hitz egingo dute, eta DBEBren Sariak emango dituzte

(Ostiralean, urtarrilaren 23an, 9:00etatik aurrera Bilbon (Eusko Jaurlaritzaren ekitaldi aretoan, Bide Nagusia 85)

DBEBk antolatu duen jardunaldi honetan parte hartuko dute Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eta Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzak. Hiru mahai-inguru egongo dira, eta hiru agentzietako zuzendari bakoitzak mahai-inguru bat moderatuko du.

Lehendabizikoa, AEPDren zuzendariak moderatuko du eta gardentasunari eta informazio publikoa atzitzeari buruzkoa izango da. Bertan aurkeztuko dutePribatutasunaren gaineko Inpaktuaren Ebaluazio Gidaliburua (Gaztelaniaz) (pdf, 2476 Kb).

Bigarrena DBEBren zuzendariak gidatuko du, eta aztertuko dute zein den datu babesaren egoera administrazio publikoetan. Azkenik, APDCATen zuzendariak hartuko du hirugarren mahai-inguruaren ardura. Teknologia berrien esparruan prebentzioak duen garrantzia aztertuko dute bertan.Jardunaldiaren amaieran DBEBren Sarien II. Edizioko sari banaketa egingo da.

 HashTag#APDsBilbao

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luís Rodriguez Álvarez (Director AEPD); Maria Àngels Barbarà Fondevila (Directora APDCAT)