Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko Osasun Sisteman pertsonek dituzten Eskubide eta Betebeharrei buruzko Adierazpen Proiektu Berria aurkeztu du Osasun Sailak

2015.eko urtarrilak 19

Haur/nerabeen, sexualtasun/ugalketaren, zahartzaroaren eta bizi-amaieraren behar espezifikoei buruzko eskubideak biltzen ditu, baita egoera ahulean dauden pertsonek eta gaixotasun arraroak dituztenek osatutako kolektiboei dagozkienak ere.

Jendaurrean azalduko dute proiektua herritarrek baloratu dezaten, eta hainbat gizarte-eragileri ere helarazi zaie aztertu eta aintzat har dezaten

Osasun Sailak Euskadiko osasun sistemako pertsonen eskubide eta betebeharrei buruzko adierazpenaren proposamena aurkeztu du. Euskadiko osasun-sistemari dagokionez herritarrek dituzten eskubide eta betebehar guztiak biltzen dituzten arauen edukia eta irismena elkartzen, argitzen eta eguneratzen ditu aipatutako proposamenak, euskal-osasun sistemaren oinarria diren unibertsaltasun, elkartasun, ekitate, zerbitzu-kalitate eta parte-hartzeko printzipioei jarraiki betiere.

Osasun Sailak, adierazpen berria prestatzeko orduan, uneotan osasun-laguntzan nagusi diren balioak hartu ditu kontuan; hau da, autonomia eta bizi-proiektuak errespetatzea, egoera ahulenean dauden pertsonak babestea edo segurtasun klinikoa. Sustatu beharreko balio horiek aldaketa demografikoaren ondorio dira, biztanleria gero eta zaharragoa baita eta, horren ondorioz, gero eta protagonismo handiagoa baitute gaixotasun kroniko eta endekapenezkoek.

Osasun-arloko profesionalen eta herritarren artean dagoen harremanean eboluzio zientifiko eta teknikoagatik zein osasun-laguntzara bideratutako baliabideengatik azken urteetan izandako aldaketak ere hartu dituzte kontuan, halaber, balio berri horiekin batera.

Era berean, Euskadin osasun-harremanak inspiratzen dituzten printzipioak ere oinarri hartu ditu adierazpenak; besteak beste:

  • Pertsonaren askatasuna eta, bere osasunari buruzko erabakietan, autonomia errespetatzea.
  • Bizitza eta osotasun fisikoa eta psikikoa.
  • Askatasuna eta autonomia.
  • Berdintasuna eta ez-baztertzea.
  • Gainerako pertsonak errespetatzea.
  • Konfiantza eta konfidentzialtasuna.
  • Nortasunaren garapen askea errespetatzea.
  • Osasun-laguntzaren unibertsaltasuna.

Edukiari dagokionez, testu berrian, Euskadiko osasun-sistemak ematen dituen prestazioak eta zerbitzuak erabiltzen edo jasotzen dituzten pertsona guztien eskubide eta betebehar orokorrak ez ezik, haur/nerabeen, sexualtasun/ugalketaren, zahartzaroaren eta bizi-amaieraren behar espezifikoei buruzko bestelako eskubideak ere biltzen dira, bai eta egoera ahulean dauden pertsonek eta gaixotasun arraroak dituztenek osatutako kolektiboei dagozkienak ere.

Sektore pribatuarekiko harremanei dagokienez, erabiltzaileek dituzten eskubide jakin batzuk exijitu beharra biltzen du adierazpenak, hala nola osasun-informaziorako eskubidea, segurtasun klinikorako eskubidea, intimitaterako eskubidea, adostasun informaturakoa, gizonen eta emakumeen beharrak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea betez aintzat hartzekoa, nork bere osasunari buruz dagoen informaziorakoa eta aurretiazko borondateak errespetatzekoa. Pertsona guztiek dituzte eskubide horiek, eta exijitu beharrekoak dira osasun-laguntza arloko harreman guztietan, laguntza-jarduera garatzen den osasun-egiturak titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan.

Azkenik, eskubideak eta betebeharrak betetzen direla zaindu behar duten eta hala eskatzen duten pertsonei informazioa eta orientazioa eman behar dieten zerbitzuen erregulazioa ere jasotzen du, halaber.

Hartara, Euskadiko osasun-sisteman pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpenaren bidez, Osasun Sailak helburu hauek ditu: laguntza-harremanetan esku hartzen duten aldeek laguntza-aukera errealak ezagut ditzaten eta dauden baliabideak modu egoki eta jasangarrian erabil ditzaten; pertsonek beren osasunari eragiten dioten prozesuetan eta erabaki-hartzeetan eginkizun aktibo eta arduratsua hartu ahal izan dezaten eta, azkenik, artatutako pertsonen eta osasun-arloko profesionalen arteko begirunezko harremanak laguntzea.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek adierazi duenez, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen eskubideen eta betebeharren adierazpena «lagungarria izango da osasun-laguntzaren izaera unibertsala, laguntza-kalitatearen hobekuntza, elkartasuna zein osasun-zerbitzuen sarbide eta erabilerako ekitatea areagotzeko, bai eta Euskadiko osasun-sistemaren jardueretan pertsonek are gehiago parte har dezaten ere».

Eskubide eta betebeharrei buruz proposatutako adierazpena biltzen duen agiria hainbat gizarte-eragileri (elkargo profesionalak, sindikatu-erakundeak, osasun-sektore pribatua, profesionalen elkarteak...) helarazi die Osasun Sailak, horren gaineko iritzia eman dezaten berau aztertu ondoren. Halaber, urtarrilaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, proiektua jendaurrean jartzeko epea hasiko da, herritar guztiek baloratu ahal izan dezaten.

Euskal Osasun Sisteman pertsonek dituzten eskubideak eta betebeharrak

ESKUBIDEAK:

  • Eskubideak Euskadiko osasun-sistemaren antolaketari eta kudeaketari dagokienez.
  • Eskubideak osasun-politika espezifikoei dagokienez.  Honelako osasun-politika hauei dagozkienak, alegia: osasunaren prebentzio eta sustapena, ikerketa eta irakaskuntza, osasun-laguntza bizitzaren faseetara egokitzea eta egoera ahulean dauden pertsonen kolektiboentzako berariazko politikak.
  • Eskubideak nork bere osasunaren kudeaketan modu arduratsuan parte hartzeari dagokionez. Osasun-sistemaren baliabideei eta antolaketari zein norberaren osasun-egoerari buruzko informazioa, hitzez zein dokumentu bidez, (parte-hartze eta auto-zaintza arduratsua ahalbidetzeko eta laguntzeko moduan) edukitzeko eskubidearekin daude lotuta.
  • Eskubideak laguntza-harremanetan. Pertsona guztiek laguntza-harremanak direla-eta eska ditzaketen eskubideak dira.
  • Osasun publikoaren arloko eskubideak, prestazioetan dauden informaziorako, parte hartzeko eta segurtasunerako eskubideekin lotuta.

BETEBEHARRAK:

  • Pertsonen betebeharrak Euskadiko osasun-sistemaren antolaketa eta kudeaketari dagokionez.
  • Pertsonen betebeharrak osasun-politika espezifikoei dagokienez.
  • Pertsonen betebeharrak nork bere osasunaren kudeaketan modu arduratsuan parte hartzeari dagokionez.
  • Pertsonen betebeharrak Euskadiko osasun-sistemako laguntza-harremanei dagokienez.

  Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilak 19

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Koldoberri
    2015.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud presenta el Nuevo Proyecto de Declaración sobre Derechos y Deberes de las personas en e... http://t.co/ujTzwMrhD0

  • @Leotile
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @EtorkinekinBat: Depart d Salud. Nuevo Proyecto. Declaración sobre Derechos y Deberes de ls pers en el Sist Sanitario d Euskadi. http://

  • @EtorkinekinBat
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Depart d Salud. Nuevo Proyecto. Declaración sobre Derechos y Deberes de ls pers en el Sist Sanitario d Euskadi. http://t.co/0YIYcSsygm

  • @djjacomenorato
    2015.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @DonostiakoOsp: Declaración sobre Derechos y Deberes de las personas en el Sistema Sanitario de Euskadi http://t.co/dM8Anmq5wB http://t.…

  • @kzsoraluze
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @KZguneaTIC: Osasun Sisteman pertsonek dituzten Eskubide eta Betebeharrei buruzko adierazpen Proiektua http://t.co/QPPkNaa7G0 http://t.c

  • @KZguneaTIC
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sisteman pertsonek dituzten Eskubide eta Betebeharrei buruzko adierazpen Proiektua http://t.co/QPPkNaa7G0 http://t.co/cOt9Ryg16L

  • @mentxu09
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Proyecto de Declaración sobre Derechos y Deberes de las personas en el Sistema Sanitario de Euskadi http://t.co/DkJwRf0bBB vía @irekia

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Osasun Sisteman pertsonek dituzten Eskubide/Betebehar buruzko Adierazpen Proiektu Berria aurkeztu du Osasun Sailak http://t.co/nvdq6OoVEU

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Nuevo Proyecto de Declaración sobre Derechos y Deberes de las personas en el Sistema Sanitario de Euskadi http://t.co/4zji7vySGP

  • @Gob_eus
    2015.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    [Osasun Sistema] Pertsonek dituzten Eskubide eta Betebeharrei buruzko Adierazpen Proiektu Berria aurkeztu dugu ➡ http://t.co/MQWG5Jy836

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)