Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Sopuertako Lehen Hezkuntzako ikasleentzako irakaskuntza eskaintzari buruzko oharra

2015.eko urtarrilak 17

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazten du datorren 2015-16 ikasturtean ere bermatu egingo duela Lehen Hezkuntzako eskaintza Sopuertako udalerrian bizi diren ikasleentzat, ezarritako eskolatze-eremuan bermatu ere, Zallako Mimetiz herri ikastetxean eta Sopuertako San Viator itundutako ikastetxe pribatuan, alegia.

Hainbat elkarrizketa egin dira inplikatutako eragileekin -Sopuertako udala, Bilboko Elizbarrutiaren ordezkari den Marcelo Gangoiti Fundazioa eta "Gure umeak" eta "Handitzen" familia-elkarteak-, "La Baluga" ikastetxean Lehen Hezkuntzako eskaintza ahalbidetzeko alde guztien oniritzia jasoko duen akordio bideragarria lortze aldera. Akordio hori, ordea, ez da lortu.

Beraz bada, Sailaren ustetan, "La Baluga" herri ikastetxean Lehen Hezkuntza eskaintzeko  beharrezkoak diren baldintzak  ez dira ematen. Izan ere, Sopuertako Udalaren eta Bilboko Elizbarrutiaren artean 2005eko uztailaren 27an adostutako dohaintzaren terminoek ezinezkoa bihurtzen dute eskaintza hori egitea, inplikatutako eragile guztiek ahalbidetzen ez badute. Adostasun hori, baina, ez da lortu aipatutako elkarrizketetan.

Horiek horrela, Sopuertako Udalak eta Bilboko Elizbarrutiak adostutako dohaintzaren baldintzak aldatzen ez diren bitartean, Sail hau behartuta dago Sopuertako ikasleei dagokien eskolatze-eremua mantentzera, hau da, Lehen Hezkuntza Zallako Mimetiz herri ikastetxean eta Sopuertako San Viator itundutako ikastetxe pribatuan eskaintzera. Horrela bada, 2015-16 ikasturteko aurre-matrikularen prozesuan, Sailak aipatutako lege-baldintzak errespetatuko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)