Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Kudeaketa Publikoan izandako Kalitatearen eta Berrikuntzaren Sariak

2010.eko ekainak 16

Presidentzia Ministerioak deitutako sari horren Epaimahaiko presidenteorde gisa doa

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua Idoia Mendia Madrilera joan da gaur Kudeaketa Publikoan izandako Kalitatearen eta Berrikuntzaren Sariak erabakitzeko bilera batean parte hartzeko, Bikaintasuna eta Ezagutzaren Kudeaketa 2009ri dagokion mailan, hain zuzen. Sailburua, Presidentzia Ministerioak eta horren Herri Politiken Ebaluaziorako eta Zerbitzuen Kalitaterako Estatuko Agentziak deitutako sari horren Epaimahaiko presidenteorde gisa doa.

Sarian parte har dezakete horrela nahi duten Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia erkidegoetako administrazioen, toki-administrazioen eta Ceuta eta Melilla hirietakoen erakunde guztiek baita zuzenbide publikoko beste erakundeak ere. Horren helburua da beraien errendimendu globalaren bikaintasunean oso berezi nabarmendu diren erakunde publikoak, nazioarteko erreferentziazko ereduekin konparatuta, aintzatetsi eta saritzea.

Horren azken edizioan, saria ex aequo jaso zuten Salamancako Probintzia Diputazioko Diru-bilketarako eta Zerga‑kudeaketarako Erakunde Autonomo Probintzialak eta Iruñeko Navarro Villoslada Bigarren Hezkuntzako Institutuak aurkeztutako hautagaitzek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)