Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROAK 50.000 BISITA BAINO GEHIAGO IZAN DITU 2014 URTEAN

2015.eko urtarrilak 16
  • 2013 urtearekiko zifra %6 hasi da
  • Ekintza ezberdinetako  parte-hartzaileek oso ondo baloratu dituzte

  

Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibetsitate Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren menpe dagoena, 50.000 bisitariak gainditu ditu 2014an. 2013ko datuekin alderatuta, %6ko gehikuntza eman da, 2014. urtean, zentroak hartu dituen 50.726 bisitariei esker.

 Partehartze datu altuez gain, parte-hartzaileek oso ondo baloratu dituzte ekintza eta erakusketak (10etik 8,7). Eskola Programa Didaktikoari dagokionez, kalifikazioa are eta altuagoa izan da, 10etik 9,42ko balorazioa hain zuzen ere. Urtetik urtera, bisita kopurua igo egin da, eta 2008ko ekainean ireki zenetik, zentroak 250.000 bisitari baino gehiago hartu ditu.

 Herritarren partehartze datu positibo hauek urtean zehar hezkuntzan eta aisialdian  dugun  eskaintza zabala dela eta ematen dira. Erakusketa iraunkorraz gain, 2014an, zentroko partaideen kopurua gehitzen lagundu duten aldi baterako erakusketak izan ditugu “Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina”, “Ugaritzen dire izakiak”, "Urdaibai Kepa Junkeraren trikitixan"eta momentu honetan dagoen “Abstract”.  

 Era berean, urtean zehar antolatu izan diren 350 ekintzek ere eragina izan dute, baita auditorioan ospatu diren ekimenek eta Eskola Programa Didaktikoan parte hartu duten ia 15.000 ikasleek ere (guztiz beteta 2014-2015 ikasturterako).

 Zentroa bisitatu duten pertsonen jatorriari dagokionez, %80,76a Bizkaiatik etorri da, %5,11a Gipuzkoatik, %3,60a Arabatik, %0,86a Nafarroatik, %6,03a Estatutik, %3,23a Europatik eta %0,41a munduko gainontzeko lekuetatik.

 Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Ihobek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Politika Sailaren menpe dagoen Ingurumen Jarduketarako Sozietateak.

 

INFO + Roque Pérez-Agote. URTZK.: 94 687 04 02

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak