Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Langileek enpresetan parte hartzeari emandako babesa sendotu du Eusko Jaurlaritzak

2015.eko urtarrilak 16

Arantxa Tapiak parte hartzeko eredu baten alde egiten du, lehiakortasuna hobetzeko 

  • Programa berri bat deitu du, Innobideak-Pertsonak, langileek enpresaren kudeaketan, etekinetan eta kapitalean parte hartzea sustatzeko.
  • ETEen kudeaketa-planak hobetzeko laguntzen beste edizio bat deitu du Innobideak-Kudeabide programarekin; 2014an 261 enpresak parte hartu zuen bertan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritzak otsailaren 2an egingo du Innobideak-Pertsonak programa berriaren deialdia, langileek euskal enpresa industrialen kudeaketan, etekinetan eta kapitalean parte hartzea sustatzeko helburua duena. Programa berriak, sailburuak ADEGIk antolatutako Gipuzkoako enpresen etorkizunari buruzko jardunaldi batean azaldu duenez, «laguntza ekonomikoa eta aditu-laguntza eskainiko die enpresei parte-hartze prozesuak garatzeko» kudeaketa-, emaitza- eta jabetza-modalitateetan. 

Tapiak eman dio amaiera gaur goizean Donostian ADEGIk antolatuko Gipuzkoan enpresa-kultura berri bat ezartzeko aurrerabideak jardunaldian. Sailburuak azaldu duenez, programa berri horren bidez, Jaurlaritzak Innobideak-Kudeabide programari jarraipena eman nahi dio. Gainera, programa horren bigarren edizioa egingo da, sailburuak jakinarazitakoaren arabera. Innobideak-Kudeabide ekimenaren helburua ETEen kudeaketa-planak hobetzea da. 2014ko martxoan aurkeztutako lehen edizioan 261 euskal industria-enpresak hartu zuen parte.

(Sailburuaren hitzaldia)

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2015.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco refuerza su apoyo a la #participación de las personas en la #empresa http://t.co/Xvq1bwgqWU @Gob_eus @Ire…

  • @ALEbidun
    2015.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco refuerza su apoyo a la #participación de las personas en la #empresa http://t.co/Xvq1bwgqWU @Gob_eus @Ire…

  • @BANAIGA
    2015.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco refuerza su apoyo a la #participación de las personas en la #empresa http://t.co/Xvq1bwgqWU @Gob_eus @Ire…

  • @KZguneaTIC
    2015.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Gobierno Vasco refuerza su apoyo a la #participación de las personas en la #empresa http://t.co/Xvq1bwgqWU @Gob_eus @Ire…

  • @Innobasque
    2015.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco refuerza su apoyo a la #participación de las personas en la #empresa http://t.co/Xvq1bwgqWU @Gob_eus @Irekia @ADEGI

  • @laboralempresas
    2015.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco refuerza su apoyo a la participación de las personas en la empresa http://t.co/e90YFJBInC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)