Berriak Lehendakaritza
Eu

Patxi Lopezek Lehendakariak karguaren hitz ematen du Gernikako Arbolaren aurrean

2009.eko maiatzak 07

Euskal kulturaren modernotasuna eta unibertsaltasuna adierazteko bi poema irakurriz bukatu du ekitaldia Lehendakari berriak.

Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzako Lehendakari karguaren promesa egin du euskal askatasunen ikurra den Gernikako Arbolaren aurrean; ekitaldia Gernikako Juntetxean ospatu dute. Lehenago, Lehendakari berria kargu berriaz jabetu da hemizikloaren barruan eta Juan Jose Ibarretxeren eskutik aginte makila jaso du.

Euskal erakunde nagusien (Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta udaletxeak), alderdi politikoen eta euskal gizartearen ordezkari asko biltzen zituen gonbidatu talde handi baten aurrean, Patxi Lopezek Lehendakari karguaren promesa egin du euskaraz eta gazteleraz Gernikako Estatutuaren ale baten aurrean. Hauek izan dira bere hitzak: "Eusko lur gainean zutunik, zuon, hiritarren ordezkarion aurrean, Gernikako Arbolaren azpian, asaben gomutaz, legearen errespetuz, nire agintea ondo betetzeko hitza ematen dut".

Lehendakari hautatua eta Begoña Gil bere emaztea Gernikako Juntetxera iritsi direnean hasi da ekitaldia. Bertan Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko Presidenteak hartu ditu. Gernikara joan diren gonbidatuak agurtu ostean (horien artean zeuden, besteak beste, Maria Teresa Fernandez de la Vega eta Manuel Chaves presidenteordeak, gobernu zentrala ordezkatzen, baita zenbait Autonomia Erkidegoko presidenteak ere), Patxi Lopez hemiziklo barrura joan da, eta bertan Lehendakari karguaren promesa egin du euskaraz eta gaztelerak. Hauek izan dira bere hitzak: "Jabetu egiten naiz Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari karguaz eta neure gain hartzen dut kargu hori eta baita lurralde honi dagokionez Estatutuaren ordezkari arrunta izatea ere eta Koroari leialtasuna erakutsiz eta Konstituzioari, Gernikako Estatutuari eta indarrean dauden gainontzeko legeei errespetua gordez beteko dudala nire lana; hitz ematen dut".

Bi zeremonien ostean, Lehendakariak Kirmen Uribe euskal idazlearen "Maiatza" eta Wislawa Szymborskaren "Nada dos veces" ("Ezer ez bi aldiz") poemen zatiak irakurri ditu, euskal kulturaren modernotasuna eta unibertsaltasuna adierazteko.

Kargu hartzea bukatzeko ohorezko aurreskua egin dute, oboe batek jotako musikarekin. Ostean, "Gernikako Arbola" eta "Gora ta Gora" euskal ereserkia ere interpretatu dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko