Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostian ospatuko den Danborrada dela eta

2015.eko urtarrilak 15

Euskotrenek datorren astelehenean, urtarrilaren 19an, gauez, eta asteartean, urtarrilaren 20an, goizez, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostian ospatuko den Danborrada dela eta.

Zerbitzu berezi honetan gaueko trenak egongo dira urtarrilaren 19ko gauean Lasarte/Oria-Hendaia eta Zumaia-Donostia lineatan. Horrez gain goizez zerbitzu gehigarriak egongo dira urtarrilaren 20an Zumaia-Donostia artean.

• Lasarte -Hendaia linean urtarrilaren 19ko gauean gaueko trenen eskaintza egongo da 30 minuturik behin.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:


IRTEERAK LASARTETIK HENDAIARA:

22:00, 22:30, 23:30, 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:00, 2:30, 3:00, 3:30, 4:00, 4:30, 5:00, 5:30 (Donostiaraino) eta 6:00etan. Gainera, bi irteera Donostiatik Hendaiara 23:15ean eta 5:55ean eta beste bat Donostiatik Oiartzunera 5:00etan eta Donostiatik Errenteriara 6:00 etan

IRTEERAK HENDAIATIK LASARTERA

22:33, 23:03, 23:33, 0:03, 0:33, 1:03, 1:33, 2:03, 2:33, 3:03, 3:33, 4:03, 4:33, 5:03, 5:33 eta 6:03an (Donostiaraino). Gainera, beste irteera bat Oiartzundik Lasartera 5:34an eta Errenteriatik Lasartera 6:23 an

• Zumaia eta Donostia arteko zerbitzu gehigarri hauek ohiko ordutegia osatzen dute. Geltoki bien artean 60 minuturik behin gaueko trenen eskaintza (urtarrilaren 19tik 20ra bitarteko gauean) eta 30 minuturik behin urtarrilaren 20ko egun gehiena.

Tren berezien ordutegiak ondorengo hauek dira:

URTARRILAREN 19TIK 20RA BITARTEKO GAUA

Zumaia-Donostia:
Irteerak Zumaiatik Donostiara orduro 23:30etik 4:30era.
Donostia-Zumaia:
Irteerak Donostiatik Zumaiara orduro 22:50etik 5:50era.

URTARRILAK 20

Zumaia-Donostia:
Irteerak Zumaiatik Donostira 30 minuturo 6:00etatik 20:00etara
Donostia-Zumaia:
Irteerak Donostiatik Zumaiara 30 minuturo 6:20etatik 20:50era.

Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko