Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Sailak eta Bilboko Udalak programa bat sinatu dute etxebakoei laguntza psikiatrikoa emateko

2010.eko ekainak 16

(Bilbon, 2010eko ekainaren 16an) Osasun eta Kontsumo Sailak eta Bilboko Udalak etxebakoei laguntza psikiatrikoa emateko programa bat sinatu dute gaur. Akordioaren sinatzaileak hauexek: Ricardo Barkala, Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi ordezkaria, Adela Olaskoaga, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko zuzendaria, eta Carlos Pereira, Bizkaiko Osasun Mentaleko gerentea, Osakidetzan. Hitzarmen honen funtsezko helburuak nahasmen mentalak dituzten pertsonei laguntza psikiatrikoa emateaz gain, Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, gizarteratzen laguntzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea, gizarte eta osasun-baliabideak erabilita. Sarri askotan osasun mentaleko problemarik handienak etxebakoen kolektiboko kideek edukitzen dituzte eta urtean, programa honi esker, 40ren bat pertsonari emango zaio laguntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko