Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2015eko Txotx denboraldiaren hasiera, Euskadin

2015.eko urtarrilak 14

Urtea hastearekin batera, hastear da Euskadiko txotx denboraldia. Igandean, urtarrilaren 11n, Hernanin, sagardo denboraldiari hasiera emateko ekitaldia egin ondoren, Astigarragaren eta Goierriren (Gipuzkoa) txanda da orain, eta Arabako eta Bizkaiko sagardotegiena etorriko da, ondoren.

LOREAK filmaren aktoreek, Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuruk, sagardoaren uzta berria aurkeztu dute Astigarragako XXII Sagardo Berriaren Egunean.

La presentación ha tenido lugar en el Museo de la Sidra Vasca Sagardoetxea de Astiagarraga, y ha contado con la presencia del director de Calidad e Industrias Alimentarias del Gobierno Vasco, Peli Manterola y el alcade de Astigarraga, Andoni Gartzia que han detallado las características de la cosecha de 2014, las cualidades de la manzana y de la “sagardo berria”.

Aurkezpena Astigarragako Sagardoetxean izan da eta bertan, Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendariak, Peli Manterolak, eta Astigarragako alkateak, Andoni Gartziak 2014ko uztaren, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak azaldu dituzte. Uzta oso desberdina izan da, eremu batetik bestera eta sagastietan bertan, barietateen arabera; baldintza klimatologikoengatik hein batean, eta sagardo aromatiko, arin eta freskagarria izan da emaitza. Sektorearen nobedadeak aurkezteko aukera ere izango da; Euskal Herriko sagardoa nazioarteko merkatuetan –AEBetakoan besteak beste– sustatzeko eta komertzializatzeko nazioartekotze ekintzak azpimarratu behar dira horien artean.

Txotxaren Astigarragako errituak hogeita bigarren edizioa izango du aurten, eta Bereziartua sagardotegian egingo da. Arabako (urtarrilak 14, Aramaioko Iturrieta sagardotegia) eta Bizkaiko (urtarrilak 21, Zornotzako Uxarte sagardotegia) denboraldiari hasiera eman ondoren, sagardo goxo hori Euskadiko sagardotegiek eskaintzen dituzten betiko menuekin dastatzeko aukera egongo da denboraldi berrian.

Sagardogileen elkarteen datuen arabera, 12,5 milioi litro sagardo inguru ekoitzi dira aurten. Ekoizpen horren barruan, Eusko Label kalitate-zigilua duen sagardoa ere aurkituko dugu, %100 bertako sagarrarekin eta HAZI Fundazioaren ikuskaritzapean egindakoa, Euskal Herriko 28 sagardotegitan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)