Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

40 enpresen ordezkariek parte hartu dute Lehiakortasun Planari buruzko eztabaida-mahai batean.

2010.eko ekainak 16

 

Euskadiko zenbait enpresa garrantzitsuen 40 ordezkarik parte hartu dute gaur goizean Bizkaiko Teknologia Parkean Eusko Jaurlaritza une hauetan prestatzen ari den 2010-2013ko Enpresa Lehiakortasuneko Planari buruzko eztabaida-mahai batean.

 

Plan honek helburu dauka Euskadiko ekonomiaren hazkuntza bultzatzea eta laguntzea. Horretarako, euskal enpresen gaitasun berritzailea bultzatuko du eta sektore, lurralde, teknologia, erakunde eta pertsonen arteko harremanak sustatuko ditu gero eta lehiakorragoak eta orokorragoak diren merkatuei hobeto egokitzeko bide emateko sinergiak bilatu nahian.

 

Duela hilabete batzuk prestatzen ari den Lehiakortasun Planak partaidetzarako bokazioa dauka. Orain arte ehun pertsonak baino gehiagok hartu dute parte lan-mahaietan, horiek guztiak ekonomia, enpresa, sindikatu, elkarte, unibertsitate, teknologia eta antzeko sektore eragileen ordezkariak. Testua oraingoz ziriborro-fasean dago eta uztailean aurkeztuko da Legebiltzarrean.

 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ardura da dokumentu hori prestatzea, baina lehiakortasuna hobetzea ez da bakarrik sail honen helburua.  Eusko Jaurlaritzaren beste sailek ere modu aktiboan parte hartu baitute prozesuan.

 

Testu honetan Sailaren plan estrategikoa jasotzen da eta arlo ezberdinetako beste plan guztiak barne hartzen ditu. Plan honen aurrekariak honakook izan dira: 2006-2009ko Lehiakortasun Plana eta Ekonomia Sustatzeko Erakunde arteko 2000-2003 aldirako Plana.

 

Plana egiteko aldiak

 

Lehiakortasun Plana prestazeko lanak hainbat alditan egituratu dira. Pasa den urtean hasi zen. Orduan Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurretiazko gogoeta egin zuen Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren (Orkestra) lankidetzaz. Geroago Proiektu Batzorde bat eratu zen Saila berak, Innobasquek, Orkestrak eta Euskalit-ek osatuta.

 

Azken hilabeteetan partaidetza sustatu da. Horretarako mahai orokor bat eta sei lantalde antolatu dira bakoitzak eztabaida-gai nagusi bat duela: berrikuntza, nazioartekotzea, iraunkortasuna, pertsonak eta elkarren arteko harremanak. Gainera, talde hauetan parte hartu duten ehun pertsonen ekarpenak ezezik, Eusko Jaurlaritzaren beste sail batzuen, foru aldundien, sindikatuen eta patronalen ekarpena ere bilatu da. Datozen asteetan testua Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaio onartzeari begira, eta gero Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da.

 

Gaur Mahai Orokorrak Bizkaiko Teknologia Parkean izan duen bileran hainbat enpresa, eta entitateren ordezkari nagusiek parte hartu dute, esaterako, Aernnova, CAF, Euskadiko Kutxa, CIE Automotive, Ega Master, Eroski, Euskaltel, High Tech Hoteles, ITP, La naval, Mercedes, Michelin, Petronor, Sidenor, Tubos Reunidos, Iberdrola, Vidrala, ZIV..., Innobasque, Orkestra, Euskalit, IK4, Tecnalia, SPRI, unibertsitateak eta Confebask 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 16a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan